24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

1, 2 eta 3/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an, aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1.–1/2020 zenbakidun aparteko kreditua, “Covid-aren aurkako prebentzioa” deritzon 3110 22106 gastu partidarako. 9.000,00 euro dira, eta honela finantzatzen da: “53 dirulaguntza. Covid-erako funts berezia” deritzon 7508009 diru-sarreren partidaren kargura (5.500,00 euro) eta “Herri jaiak” deritzon 3380 22620 partidatik kreditua beheitituz (3.500,00 euro).

2.–2/2020 zenbakidun aparteko kreditua, “Zoladura. Despopulazioren aurkako borroka” deritzon 1532 6190001 gastu partidarako. 17.750,00 euro dira, eta honela finantzatzen da: “Despopulazioaren aurka borrokatzeko funtsa” deritzon 7508010 diru-sarreren partidaren kargura (16.518,00 euro) eta “Herri jaiak” deritzon 3380 22620 partidatik kreditua beheitituz (1.232,00 euro).

3.–3/2020 zenbakidun aparteko kreditua, “Ur biltegiaren telekontrolerako sistema” deritzon 1612 6360001 partidarako. 1.900,00 euro dira, eta honela finantzatzen da: “Administrazio zerbitzuen batasunak” deritzon 46900 diru-sarreren partidaren kargura (1.240,00 euro) eta “Herri jaiak” deritzon 3380 22620 partidatik kreditua beheitituz (660,00 euro).

Eulaten, 2021eko urtarrilaren 18an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2100782