24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Etaiuko Udalak, 2020ko urriaren 28ko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1/2020 espedientea, kreditu-gehigarri bat sortzeko.

Iragarkia argitaratu zen 2020ko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ean, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko epea. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua jarrita Udalaren iragarki-taulan.

Hamabost eguneko epea iragan da, hain zuzen ere martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak ezartzen duena, lege beraren 202.1 artikuluarekin lotuta (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), eta epe horretan inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik egin; hala, aipatutako aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu-gehigarria.

1 9200 46220 partida. Izena: Transferentzia Legariako idazkariarendako. Zenbatekoa: 14.000 euro.

Guztira, 14.000 euro.

Finantzabidea: 1 3380 22620 Izena: Herri jaiak. Zenbatekoa: 14.000 euro.

Finantzabidea, guztira: 14.000 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Etaiuko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Etaiun, 2021eko urtarrilaren 18an.–Alkate udalburua, Jenaro Justo Pascual Desojo.

Iragarkiaren kodea: L2100777