24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko ekitaldiko aurrekontuko 10. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2020ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

1510 60000.–Obrak kaleetan: 9.000,00 euro.

151062.–Kalbarioko begiratokia: 10.000,00 euro.

151062700.–Elizako argiteria: 5.000,00 euro.

23922000.–Berdintasuna sustatzea: 1.900,00 euro.

332164000.–Ondare ez-materiala: 2.625,00 euro.

920046210.–Partekatutako gastuak idazkaritzarako: 4.000,00 euro.

Finantzaketa:

45000.–Toki Ogasunen Funtsa 18.400,00 euro.

87000.–Diruzaintzako gerakina: 11.125,00 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Beraskoaingo Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Beraskoainen, 2021eko urtarrilaren 19an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2101021