239. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4214E/2021 EBAZPENA, irailaren 29koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita dirulaguntza-deialdi honetarako gastua: “Espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoko enpresentzako dirulaguntzak, 30 urtetik beherako langabeak kontratatzeagatik”. DDBN identifikazioa: 547674.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 10ean emandako 57E/2021 Ebazpenaren bidez, 970.000 euroko gastua baimendu zen dirulaguntzak emateko espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoko enpresetan 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzearren; hain zuzen, 2021erako gastu-aurrekontuko partida honen kargura: “Suspertu Plana. Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241205 partida.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 57E/2021 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 200.000 euro gehitzea espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoko enpresetan 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdiari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako batean aritzen diren enpresek 30 urtetik beherako gazte langabeak kontratatzea sustatzeko dirulaguntzen deialdiaren gastua eta ondorengo gehikuntza aldatzea, deialdi horretarako kredituari 200.000 gehituta.

2. Baimena ematea deialdi horretan baimendutako gastuari 200.000 euro gehitzeko, 2021erako gastu-aurrekontuko partida honen kargura: 950001 96100 4709 241205 partida, “Suspertu Plana. Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala” izenekoa.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko irailaren 29an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2114390