239. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Okupatu aurreko agiriak egiteko deia, eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak, eta ordainketa egiteko

Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak, 2021eko irailaren 30ean, 441/2021 zenbakiko ebazpen hau eman zuen:

2020ko abuztuaren 25ean, SCPSAko Administrazio Kontseiluak “Garraioaren Hiria (3. eta 4. faseak) eta Elorzko industrialdea hornitzea” lanaren proiektua onetsi zuen, Administrazioari berri emateko proiektu osoaren aurrekontua 1.336.740,52 euro zuena (%21eko BEZa barne).

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2021eko martxoaren 29an egin zuen saioan hartu zuen akordioaren bidez, “Garraioaren Hiria (3. eta 4. faseak) eta Elorzko industrialdea hornitzea” lanaren proiektua onartu zen, desjabetzeko espedientea abiarazi zen eta hasiera batean onartu zen proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda. Horrez gain, aipatutako proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatzeko premia aitortu eta deklaratu zen, proiektua onesteak berekin dakarrena.

Akordio horretan, proiektu hori eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hamabost eguneko eperako.

Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2021eko apirilaren 22an, Diario de noticias eta Diario de Navarra egunkarietan, 2021eko apirilaren 23an, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Noaingo udaletxeko (Elortzibar) iragarki-oholetan. Horrez gain, jakinarazpenak bidali zitzaizkien ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan ageri ziren pertsonei.

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2021eko ekainaren 28an egin zuen saioan hartu zuen akordioaren bidez, “Garraioaren Hiria (3. eta 4. faseak) eta Elorzko industrialdea hornitzea” lanaren proiektua behin betiko onartu zen, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearena, eta bai proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Horrek berekin dakar onura publikoa eta okupatzeko premia deklaratzea. Akordio hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 160. zenbakian, 2021eko uztailaren 9an (akatsen zuzenketa 176. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2021eko uztailaren 29an), eta 2021eko uztailaren 13ko Diario de Navarra eta Diario de noticias egunkarietan.

Nafarroako Gobernuak 2021eko abuztuaren 25ean hartutako erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 216. zenbakikoa, 2021eko irailaren 14koa).

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 20.20 artikuluan xedatuta dagoena aintzat hartuta,

EBATZI DUT

1. Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen “Garraioaren Hiria (3. eta 4. faseak) eta Elorzko industrialdea hornitzea” proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei, desjabetzearen onuradunari eta Noaingo Udaleko alkateari (Elortzibar), edo horretarako eskumena ematen dion zinegotziari, deia egitea, 2021eko azaroaren 11n, banakako zitazio-zedulan adierazten den orduan, Noaingo udaletxean (Elortzibar) ager daitezen, okupatu aurreko agiriak egiteko eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak, eta ordainketa egiteko.

Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria...). Era berean, egoki jotzen badute, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

Desjabetzeko espedientean, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatea desjabetzearen onuradun agertuko da.

2. Halaber, ekitaldi horretara, Iruñerriko Mankomunitatearen ordezkaritzan, lehendakari jauna edo eskumena ematen dion Batzorde Iraunkorreko kide bat joango da, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sinatzeko.

3. Gabriel Olagüe Santesteban jauna eta Anabel Beunza Munárriz andrea, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Noaingo udaletxeko (Elortzibar) eta Iruñerriko Mankomunitateko iragarki-oholetan argitara ematea. Era berean, dagokion iragarkia kaleratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

5. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio-zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den edo, jakinarazten saiatu arren, jakinaraztea lortu ez den kasuetarako

Iruñean, 2021eko irailaren 30ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2114485