239. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Deialdi publikoa, taxiak hitzartzeko irrati-igorgailuak eta beste komunikazio-sistema batzuk mantentzea bermatzeko dirulaguntzak emateko. Laburpena

Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren 431/2021 Ebazpena, irailaren 24koa.

DDBN (Identif.): 586209.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan eta Iruñerriko Mankomunitatearen taxiaren arloko dirulaguntzen ordenantzaren 15.9 artikuluan (188. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2017ko irailaren 28koa) jasota dagoenaren arabera, deialdiaren laburpena argitara eman da.

Testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/586209); egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.mcp.es/) eta bai Iruñerriko Mankomunitatearen gardentasun webgunean ere (http://transparencia.mcp.es).

1.–Xedea.

4. ildo estrategikoa. Taxi-zerbitzua hitzartzeko irrati-igorgailuen eta beste komunikazio-sistema baimendu batzuen funtzionamendua mantentzea bermatzea, bere hedapen osoan.

SARS-CoV-2 koronabirusaren pandemiak eragindako egoeran, zerbitzua hitzartzeko irrati-igorgailuen eta beste komunikazio-zerbitzu batzuen bidez zerbitzua ematen jarraitu zuten taxi-lizentzien titularren elkarteei edo lizentzien titularrei ordain ekonomikoa emateko mekanismo bat ezartzea.

2.–Pertsona onuradun izateko betekizunak.

2.1. Pertsona fisikoak.

Onuradunak izango dira betekizun hauek betetzen dituztenak. Hain zuzen, dirulaguntza justifikatu arte eutsi beharko zaie betekizun hauei:

Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremuan aritzeko taxi-lizentzia baten titularra izatea eta irrati-igorgailuen edo hitzartzeko beste sistema batzuen baimena edukitzea, Iruñerriko Mankomunitateak jaulkitakoa.

Taxi-zerbitzu hitzartuak ematen aritu izana, bertan behera utzi gabe edo aldi baterako eten gabe, 2020ko martxoaren 14a eta 2021eko urriaren 31 artean.

Hitzartutako zerbitzuen eskaria, 2020ko martxoaren 14a eta 2021eko urriaren 31 artean, gutxienez, %20 murriztu izana, pandemiaren aurretiko egoerarekin alderatuta.

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Dirulaguntzen Ordenantzaren 10. artikuluan jasota dauden betekizunak betetzea.

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Dirulaguntzen Ordenantzaren 11. artikuluan jasota dauden betebehar guztiak eta bakoitza betetzea.

Sektorean aplikagarria den legeria betetzea.

2.2. Pertsona juridikoak edo elkarteak.

Pertsona juridikoek edo elkarteek betekizun hauek bete beharko dituzte. Hain zuzen, dirulaguntza justifikatu arte eutsi beharko zaie betekizun hauei:

Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremuan aritzeko taxi-lizentzien titularren elkarteak edo pertsona juridikoak izatea, eta irrati-igorgailuen edo hitzartzeko beste sistema batzuen baimena edukitzea, Iruñerriko Mankomunitateak jaulkitakoa.

Taxi-zerbitzu hitzartuak ematen aritu izana, bertan behera utzi gabe edo aldi baterako eten gabe, 2020ko martxoaren 14a eta 2021eko urriaren 31 artean.

Hitzartutako zerbitzuen eskaria, 2020ko martxoaren 14a eta 2021eko urriaren 31 artean, gutxienez, %20 murriztu izana, pandemiaren aurretiko egoerarekin alderatuta.

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Dirulaguntzen Ordenantzaren 10. artikuluan jasota dauden betekizunak betetzea.

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Dirulaguntzen Ordenantzaren 11. artikuluan jasota dauden betebehar guztiak eta bakoitza betetzea.

Sektorean aplikagarria den legeria betetzea.

3.–Eskabideak aurkezteko tokia eta epea.

3.1. Eskabideak aurkezteko tokia.

Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Chinchilla Jeneralaren kalearen 7.ean, Iruñean). Edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako batean aurkeztu ahal izango dira.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea oinarrien laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratzen denetik aurrera hasiko da, eta 2021eko azaroaren 15ean amaituko da.

Iruñean, 2021eko irailaren 30ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2114405