239. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

58E/2021 FORU AGINDUA, irailaren 20koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita dirulaguntza batzuk emateko norgehiagokako araubidean Nafarroako kirol klubei eta kirol klub filialei, hain zuzen, oso-osorik Nafarroako Foru Komunitatean egin gabe ere, 2021eko irailaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeengatik. DDBN identifikazioa: 584495.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen arabera, kirola herritarren eskubidea da, eta interes publikoko gizarte jarduera, laguntzen duena pertsonaren prestakuntza eta garapen integrala bultzatzen eta bizi-kalitatea eta norbanakoen eta kolektiboaren ongizatea hobetzen. Gainera, elkarbizitza eta gizartearen kohesioa eta barne-lotura errazten ditu, osasun publikoa hobetzen du, eta garapen ekonomikoa sustatzen.

Foru legeak goi mailako kirol jarduera jorratzen du, oinarrizko kirol praktikarako pizgarri gisa hartzen baita. Horrez gain, Foru Komunitatea estatuan eta nazioartean ordezkatu eta sustatzen laguntzen du.

Egun Nafarroan indarra duen Kirol Plan Estrategikoan, Gobernuak 2009ko irailaren 7ko Erabakian onetsi eta Nafarroako Parlamentuak 2010ean berretsi zuen horretan, Kirolari buruzko Legean aipatzen diren kirolaren berezko balioak jasotzen dira, heziketari eta bizi kalitateari dagokienez, eta helburu nagusi hauek azpimarratzen dira: osasun gastuak murriztea, Nafarroaren irudiaren proiekzioa sustatzea eta aberastasuna sortzea, eta kirol ekintzan parte hartzen duten eragile guztientzako jarduketa esparru bat sortzea.

Honela laburbiltzen ahal dira plan estrategikoaren helburuak goi mailako kirol proiektuei dagokienez: klubetako kirol proiektuak diru aldetik bideragarriak izan daitezen bermatzea; kirol baliabideen aprobetxamendua kirol antolamenduaren bidez bultzatzea kluben arteko akordioak eginez, kirol proiektu berean piramide moduan diharduten kirolari nafarrei irtenbidea emateko; eta kirolari nafarrek gure eliteko taldeetan parte har dezaten bultzatzea.

Sailkapen zehatzagoa lortzeko asmoz, deialdi honen oinarri arautzaileetan honako hauen sailkapena aldatu da: diruz lagundu beharreko lehiaketa mota ezberdinak, modalitateak eta dirulaguntza eskatzen duten klubetako taldeak barnean har ditzaketen kategoriak (sei, guztira); halaber, laguntza emateko irizpideak ezarri dira, baita eskaera egiteko epeak eta aurkeztu beharreko frogagiriak ere, zeinak ezberdinak baitira, zein den ere justifikazioa egiteko modua: justifikazio kontuaren sistemaren bidez edo moduluen sistemaren bidez.

Kontuan hartu da, halaber, gaur egungo pandemia egoera, protokolo berriak betetzera behartzen baitu, eta zenbait gastu aurreikusten dira lehiaketetan parte hartzeko baldintza gisa, kirolarien osasuna zaintzeko. Horrek eragin dezake ligetako bakoitzean jardunaldiren bat atzeratu eta bertan behera utzi behar izatea; horregatik, garrantzitsua izanen da egoeraren bilakaera aztertzea eta hari egokitzea.

Bestalde, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarrita dago Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntza guztien araubide juridiko orokorra, eta bertan finkatzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, baita dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen arabera eta erabiliz Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuan esleitu zaizkidan ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea deialdi honetarako: deialdia, dirulaguntza batzuk emateko norgehiagokako araubidean Nafarroako kirol klubei eta kirol klub filialei, hain zuzen, oso-osorik Nafarroako Foru Komunitatean egin gabe ere, 2020ko irailaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeengatik.

Betiere, laguntzak emateko, dagokion aurrekontu-kontsignazioa beharko da.

2. Deialdi hau aurrera eramateko, 2.025.000 euroko gastua baimentzea. Diru hori ordainduko da “Suspertu Plana. Kirol entitateak, hitzarmenak eta laguntzak” izeneko A50002 A5120 4819 336109 partidaren kargura edo Nafarroako 2022ko Aurrekontu Orokorretan gaitzen den partida baliokide baten kargura.

3. Foru agindu hau eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Dokumentazio hau guztia eta 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. eranskinak interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren web-orrian.

4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

5. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Kirol Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2021eko irailaren 20an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

1. eranskina

Oinarri arautzaileak

1.–Xedea.

1.1.–Oinarri hauen xedea da dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura ezartzea, 2021-2022 kirol denboraldian, oso-osorik Nafarroako Foru Komunitatean egin gabe ere, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeak dituzten Nafarroako kirol klubei eta kirol klub filialei laguntzeko, hain zuzen ere, 2021eko irailaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren lehiaketengatik. Aintzat hartuko dira, deialdiaren epeen barnean ez badaude ere, denboraldi horretakoak diren jardunaldiak, baldin eta beste deialdi batzuetan jasotzen ez badira. Salbuespenez, aintzat hartuko dira Nafarroan liga bat egiteko talde aski ez egoteagatik beste autonomia erkidego batzuetako liga erregularretan parte hartzen duten klub nafarrak. Bazter geldituko dira estatuan egiten diren ligetan parte hartzen duten taldeak, baldin eta horiek antolatzea beste autonomia erkidego batzuetako kirol federazioen esku utzi bada.

1.2.–Deialdi honetan arautzen diren dirulaguntzak kobratzeko eskubidea emanen duten modalitateak honako hauek dira:

–“Liga erregularretan” parte hartzen duten klubak. “Liga erregularrak” honako ezaugarri hauek dituzten lehiaketak dira: talde guztiek guztien kontra jokatzen dute, kirol federazio bakoitzak ezarritako egutegiaren arabera, egutegi “itxi” bati jarraituz; hau da, egutegiko probetan nahieran (batzuetan bai, beste batzuetan ez) parte hartzeko aukerarik izan gabe. Gainera, honako baldintza hau bete beharko da: taldea inskribatuta dagoen ligak zortzi parte-hartzaile edo gehiago eta zazpi kirol jardunaldi edo gehiago (denak asteburu batean pilatu gabe) izan beharko ditu. Sailkapen horren barruan, bereizi eginen dira, batetik, kategoria desberdinetako ligak dituzten lehiaketak, halako moduz non horietara igo edo jaisten ahalko baita denboraldi horretan lortutako kirol merezimenduen arabera; eta bestetik, halako egoerarik ez dutenak.

–Halaber, deialdi honetan parte hartzen ahalko dute liga erregularraren ezaugarriak (gutxieneko jardunaldi kopuruari, gutxieneko talde parte-hartzaileen kopuruari edo lehiaketan hautazko parte-hartzea izateari dagokienez) betetzen ez dituzten taldeak dituzten klubek.

–Mugakideak diren beste autonomia erkidego batzuek antolatutako ligetan haur kategoriatik parte hartzen duten klubak, baldin eta Nafarroan ez badago modalitate eta kategoria horiei dagokien ligarik.

1.3.–Dirulaguntza horiek emanda, xedea da klub horiei laguntzea Espainiako eta autonomia erkidegoen arteko lehiaketetan parte hartzeak sortzen dizkien gastuak neurri batean ordaintzen.

2.–Onuradunak eta betebeharrak.

2.1.–Deialdi honetan parte har dezakete Nafarroako Kirolaren Erregistroan inskribaturik dauden irabazi-asmorik gabeko kirol klubek eta kirol klub filialek, baldin eta kasuan kasuko Nafarroako kirol federazioei atxikita badaude eta 2021eko irailaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra bitarte parte hartzen badute 3. oinarrian aipatzen diren Espainiako, autonomia erkidegoko eta autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizialetan. Nafarroako kirol federaziorik ez badago, kasuan kasuko klubek aukera izanen dute deialdi honetan parte hartzeko, baldin eta federazio lizentziak lortu badituzte aurretik Espainiako Federazioan zuzenean.

2.2.–Klub bat dirulaguntza honen onuradun izan dadin, inskribatuta egon beharko du Nafarroako Gobernuko Kirol Entitateen Erregistroan, eta klubeko jokalariek kirol lizentzia izan beharko dute, dena delako kirol modalitatearen Nafarroako federazioak emana.

2.3.–Taldeak osatzen dituzten pertsonek kategoria absolutukoak beharko dute izan, F multzokoek izan ezik; izan ere, hori adinagatik behe-kategorietan dauden taldeek osatzen dute.

Salbuespen gisa, onartuko da taldeek behe-kategorietako pertsonaren bat izatea, taldea osatze aldera, baina pertsona horiek ezin izanen dira izan kideen %10 baino gehiago inoiz. Muga hori ez da aplikatuko taldeko kiroletan (futbola, saskibaloia, eskubaloia...).

2.4.–Kirol klubak eta kirol klub filialak ezin izanen dira deialdi honen xede diren dirulaguntzen onuradun izan baldin eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan aipatutako egoeretako batean badaude, eta, berariaz, baldin eta apustuetan aritzen diren enpresek (barne direla apustu-makinak erabiltzen dituzten enpresak) finantzatu eta/edo partzialki babesten badituzte. Halaber, deialdi honetatik bazter utziko dira halako enpresen edozein publizitate mota duten klubak, dela jarduera egin behar den instalazioetan, dela parte-hartzaileen ekipamenduetan eta materialean.

2.5.–Eskatzaileak ezin izanen dira egon zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, zehapen edo kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

2.6.–Egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

3.–Lehiaketa diruz lagungarriak.

Deialdi honen ondorioetarako, eta dirulaguntzak kalkulatzeko, sei ataletan sailkatuko dira diruz laguntzen ahal diren lehiaketak:

I. atala: A multzoko lehiaketak.

Atal honetan, dirulaguntza emanen zaie kategoria absolutuko Espainiako lehiaketan lehen mailakotzat jotzen diren liga erregularretan parte hartzen duten taldeei, baldin eta ligak kategoria desberdinetakoak badira eta horietan igo edo jaisterik badago, denboraldian lortutako kirol merezimenduen arabera.

Bi azpimultzo bereizten dira, taldearen aurrekontuaren arabera:

–A1 (350.000 euroko aurrekontua edo handiagoa duten taldeak).

–A2 (350.000 eurotik beherakoa eta 75.000,00 eurokoa edo hortik gorako aurrekontua dutenak).

–A3 (75.000,00 eurotik beherako aurrekontua duten taldeak).

II. atala: B multzoko lehiaketak.

Multzo honetan sartzen dira lehen mailakotzat jotzen diren liga erregularretan parte hartzen duten taldeak, baldin eta liga horietan igoerarik eta jaitsierarik ez badago, eta Espainiako lehiaketen gainerako mailetako liga erregularretan parte hartzen duten gainerako taldeak.

Hiru azpimultzo bereizten dira, taldearen aurrekontuaren arabera:

–B1 (350.000 euroko aurrekontua edo handiagoa duten taldeak).

–B2 (350.000 eurotik beherakoa eta 100.000 eurokoa edo hortik gorako aurrekontua dutenak).

–B3 (100.000 eurotik beherako aurrekontua duten taldeak).

III. atala: C multzoko lehiaketak.

Atal honetan sartzen dira liga erregulartzat hartzeko baldintzak (zortzi talde parte-hartzaile edo gehiago eta zazpi kirol jardunaldi edo gehiago, denak asteburu batean pilatu gabe) betetzen ez dituzten taldeen lehiaketak, Espainiako lehen mailakoak badira.

Bi azpimultzo bereizten dira, taldearen aurrekontuaren arabera:

–C1 (75.000 euroko aurrekontua edo handiagoa duten taldeak).

–C2 (75.000 eurotik beherako aurrekontua dutenak).

IV. atala: D multzoko lehiaketak.

D multzoan sartuko dira lehiaketako maila baxuago bateko liga nazional ez-erregular batean parte hartzen duten klubak, lehiaketan 8 talde baino gutxiago aritzen badira eta 7 jardunaldi baino gutxiago baditu.

V. atala: E multzoko lehiaketak.

Atal honetan sartuko dira, Nafarroan liga bat egiteko talde aski ez egoteagatik, autonomia erkidegoen arteko edo beste autonomia erkidego batzuetako liga erregularretan kategoria absolutuan parte hartzen duten klub nafarrak.

VI. atala: F multzoko lehiaketak.

Atal honetan sartuko dira autonomia erkidegoen arteko edo beste autonomia erkidego batzuetako liga erregularretan edo Ohorezko Mailako Espainiako ligetan adin txikikoen kategorietan (haurrak, kadeteak, juniorrak, gazteak) parte hartzen duten klub nafarrak.

3.1.–Ez da dirulaguntzarik emanen lehiaketa hauetarako: mailaz igotzeko edo titulua eskuratzeko “play-off” gisako lehiaketak eta Erregearen edo Erreginaren kopak, edo antzeko kopak. Ez da ligarako dirulaguntzarik emanen, halaber, jardunaldiak jokatzen badira egutegiko beste lehiaketa baterako joan-etorria aprobetxatuz. Nolanahi ere, lehiaketa horiek dirulaguntza jaso dezakete, kasua bada, beste deialdi baten bidez, interesdunak hala eskatzen badu.

4.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

4.1.–Deialdi honetarako onetsitako gastua 2025.000 eurokoa da, eta “Suspertu plana. Kirol entitateak. Hitzarmenak eta laguntzak” izeneko A50002 A5120 4819 336109 partidaren kargura, edo Nafarroako 2022ko Aurrekontu Orokorretan gaitzen den partida baliokidearen kargura ordainduko da.

Eman beharreko zenbatekoak zehazteko, 2. eranskinean ezarritako baremoari eta irizpideei jarraikiko zaie, muga hauekin: kasuan kasuko lehiaketan parte hartzean sortutako defizita eta diruz lagungarriak diren kontzeptuengatik aurkezten den aurrekontua.

5.–Kontzeptu diruz lagungarriak.

Lehiaketaren mailaren eta taldearen aurrekontuaren arabera, eta eman beharreko laguntzaren kalkuluaren ondorioetarako, honako kontzeptu hauek besterik ez dira hartuko diruz lagungarritzat:

a) A multzoko lehiaketak.

A1: 350.000 euroko aurrekontua edo handiagoa duten taldeak.

–Inskripzioak eta lizentziak. Barnean sartzen dira federazioei ordaintzea ligetan parte hartzeagatik, federazioei ordaindutako lizentzien kuotak eta mutualitateak. Inola ere ez dira sartuko kluben arteko eskualdaketengatiko fitxaketak edo arbitrajeak (beste kontzeptu batean sartuta daude).

–Arbitrajeak.

–Instalazioen alokairua edo instalazio berekiak erabiltzearen ondoriozko gastuak. Erabilera gastuetan sartzen dira instalazio horietako mantentze-lanetako gastuak. Ez dira inolaz ere onartuko material ez-suntsikorrak eta beste kontzeptu batzuetan sartutako gastuak. Kalkulatu diren gastu horiei aplikatu behar zaie kasuan kasuko ekipoari instalazioak erabiltzeagatik dagokion portzentajea, behar bezala justifikatuta eta arrazoituta.

–Talde teknikoa: entrenatzaileak, prestatzaile fisikoak, fisioterapeutak, masajistak, medikuak eta delegatuak kontratatzea. Kontratazioa dagoela ulertuko da baldin eta nomina duen lan-kontratu bat badago, kluba eta langilea lotzen dituena, edo zerbitzu jakin baterako kontratu bat badago, dagokion fakturarekin (BEZa barne, legeak hala jasotzen duenean). Nomina bat izanez gero, diruz lagungarria izanen da zenbateko gordin osoa gehi enpresaren kargurako Gizarte Segurantza (aurresuposatuz eguneraturik daudela Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak).

–Kirol materiala (jokoari dagokiona), botika-kutxa (COVID-19a prebenitzeko osasun materiala barne) eta jantziak (barne direla jantzietan Nafarroako Gobernuaren logoaren serigrafia egiteko gastuak), bai entrenamendurako bai partida ofizialetarako.

–Kirolari nafarrak. Kirolari nafartzat joko dira denboraldian Nafarroako izaera zibila dutenak, bat etorriz Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioari buruzko martxoaren 1eko 1/1973 Legearekin. Eta lehen taldeko plantillakoak baizik ez direnak, edo, beheragoko mailako talde batekoak izanik ere, lehen taldeko partiden erdietan baino gehiagotan jokatu baldin badute. Teknikarien kasuan bezala, klubak kontratatu beharko ditu eta nomina bat eduki beharko dute.

–Joan-etorriak (barnean sartuta joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta mantenurako gastuak).

–Administrazioa eta kudeaketa. Barnean sartzen dira nominan kontratatutako langileak eta aholkularitza-gastuak, dagokien fakturarekin.

A2: aurrekontua 350.000 eurotik beherakoa eta 75.000 eurokoa edo hortik gorakoa duten taldeak.

–Inskripzioak eta lizentziak (A1 multzoan bezala).

–Arbitrajeak (A1 multzoan bezala).

–Instalazioen alokairua edo instalazio berekiak erabiltzearen ondoriozko gastuak (A1 multzoan bezala).

–Talde teknikoa: (A1 multzoan bezala).

–Kirol materiala (A1 multzoan bezala).

–Kirolari nafarrak (A1 multzoan bezala).

–Joan-etorriak (A1 multzoan bezala).

–Administrazioa eta kudeaketa (A1 multzoan bezala).

A3: 75.000 eurotik beherako aurrekontua duten taldeak.

–Inskripzioak eta lizentziak (A1 multzoan bezala; horiez gain, arbitraje gastuak ere sartzen dira).

–Kirol materiala (A1 multzoan bezala).

–Joan-etorriak (A1 multzoan bezala).

–Instalazio bereziak alokatzea, baldin eta lehiaketarako premiazkoa bada, ezin delako beste instalazio batean egin.

(Kirol instalazio berezia da gure erkidegoan apartekoa dena, espezifikotasunari begira dituen ezaugarriengatik, edo bolumen edo edukiera aldetik eta/edo ikusleak hartzeko edukieraren aldetik dituen neurriengatik).

b) B multzoko lehiaketak.

B1: 350.000 euroko aurrekontua edo handiagoa duten taldeak

–Inskripzioak eta lizentziak (A1 multzoan bezala).

–Arbitrajeak (A1 multzoan bezala).

–Instalazioen alokairua edo instalazio berekiak erabiltzearen ondoriozko gastuak (A1 multzoan bezala).

–Talde teknikoa: (A1 multzoan bezala).

–Jantziak (barne direla jantzietan Nafarroako Gobernuaren logoaren serigrafia egiteko gastuak), bai entrenamendurako bai partida ofizialetarako.

–Joan-etorriak (A1 multzoan bezala).

B2: aurrekontua 350.000 eurotik beherakoa eta 100.000 eurokoa edo hortik gorakoa duten taldeak.

–Inskripzioak eta lizentziak (A1 multzoan bezala).

–Arbitrajeak (A1 multzoan bezala).

–Instalazioen alokairua edo instalazio berekiak erabiltzearen ondoriozko gastuak (A1 multzoan bezala).

–Talde teknikoa: (A1 multzoan bezala).

–Jantziak (barne direla jantzietan Nafarroako Gobernuaren logoaren serigrafia egiteko gastuak), bai entrenamendurako bai partida ofizialetarako.

–Joan-etorriak (A1 multzoan bezala).

B3: 100.000 eurotik beherako aurrekontua duten taldeak.

–Inskripzioak eta lizentziak (A1 multzoan bezala).

–Jantziak (barne direla jantzietan Nafarroako Gobernuaren logoaren serigrafia egiteko gastuak), bai entrenamendurako bai partida ofizialetarako. (Talderen bat estatuan egiten diren bertako kirolaren ligetan lehiatzen ari bada, kirol materiala ere kontzeptu honetan sartuko da, 2. eranskinean ezarritako mugekin).

–Joan-etorriak (A1 multzoan bezala).

–Instalazio bereziak alokatzea, baldin eta lehiaketarako premiazkoa bada, ezin delako beste instalazio batean egin.

(Kirol instalazio berezia da gure erkidegoan apartekoa dena, espezifikotasunari begira dituen ezaugarriengatik, edo bolumen edo edukiera aldetik eta/edo ikusleak hartzeko edukieraren aldetik dituen neurriengatik).

c) C multzoko lehiaketak.

C1: 75.000 euroko aurrekontua edo handiagoa duten taldeak.

–Inskripzioak eta lizentziak (A1 multzoan bezala).

–Arbitrajeak (A1 multzoan bezala).

–Instalazioen alokairua edo instalazio berekiak erabiltzearen ondoriozko gastuak (A1 multzoan bezala).

–Talde teknikoa: (A1 multzoan bezala).

–Kirol materiala (A1 multzoan bezala).

–Kirolari nafarrak: (A1 multzoan bezala).

–Joan-etorriak (A1 multzoan bezala).

–Administrazioa eta kudeaketa (A1 multzoan bezala).

C2: 75.000 eurotik beherako aurrekontua duten taldeak.

–Inskripzioak eta lizentziak (A1 multzoan bezala).

–Jantziak (barne direla jantzietan Nafarroako Gobernuaren logoaren serigrafia egiteko gastuak), bai entrenamendurako bai partida ofizialetarako.

–Joan-etorriak (A1 multzoan bezala).

d) D multzoko lehiaketak.

–Inskripzioak eta lizentziak (A1 multzoan bezala).

–Jantziak (barne direla jantzietan Nafarroako Gobernuaren logoaren serigrafia egiteko gastuak), bai entrenamendurako bai partida ofizialetarako.

–Joan-etorriak (A1 multzoan bezala).

e) E multzoko lehiaketak.

–Inskripzioak eta lizentziak (A1 multzoan bezala).

–Joan-etorriak (A1 multzoan bezala).

f) F multzoko lehiaketak.

–Joan-etorriak (A1 multzoan bezala).

6.–Eskaerak aurkeztea. Dokumentazioa eta epeak.

6.1.–Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) izapideen katalogoan dagokion esteka erabiliz.

Halaber, Nafarroako Kirolaren Institutuaren web-orria ere baliatu daiteke horretarako:

https://www.deportenavarra.es/eu/ligas-concurrencia

Eskaera Nafarroako Kirolaren Institutuari zuzenduko zaio, horretarako ezarritako eredu ofizialari jarraikiz. Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoarekin, Ez-aurkeztutzat joko dira laguntzen fitxan dagoen ereduarekin bat ez datozen eskaerak, bai eta fitxa horren bidez telematikoki aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

6.2.–Eskaera aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.3.–Dirulaguntza eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira, banan-banan bereizita, sinadura digitalarekin eta behar bezala identifikatuta, zein bere izenarekin (agiriak goian aipatutako helbidean eskuratzen ahal dira):

a) Eskaeraren inprimakia (3. eranskina), non egindako joan-etorrien zerrenda eta aurreikusitako gastuen eta diru-sarreren xehetasunak jasoko baitira.

Inprimakian, kasuan kasuko laukitxoak hautatu beharko dira eskaera beteta egoteko, baimen eta adierazpen hauekin:

–Baimena eskatzaileak Ogasunarekiko zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duen egiaztagiria kontsultatzeko.

–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ezen ez dela urratzen, onuradun izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako inolako debekurik.

–Erantzukizunpeko adierazpena, zehazten duena entitate eskatzailea ez dela zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen ari, edo, hala bada, ez dagoela zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

–Eskaerako datu ekonomikoen zenbatekoak egiazkoak direla dioen ziurtagiria.

b) Aitorpena, adierazten duena, hala badagokio, diruz lagunduko den jarduera finantzatua izan dela edo finantzatzea aurreikusten dela funts berekiekin edo beste dirulaguntza, laguntza edo baliabide batzuekin. Horretarako, 4. eranskina bete behar da.

c) 5. eranskina betetzea eta frogatzea, hala behar bada, efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu direla hornitzaileak.

d) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala nahi izanez gero (lehen aldia bada edo ordura arte ordainketa egiteko erabiltzen zen kontua aldatu bada bakarrik).

e) Lehiaketaren egutegi ofiziala eta araudia (lizentziak, inskripzio-kuotak, arbitrajeak, etab.).

f) Taldeko kideen izenen zerrenda, adieraziz kargua (kirolariak, talde teknikoa, fisioterapeutak...), adin kategoria eta zein diren legez nafarrak.

g) Kirol lizentziak.

h) Frogatzea Nafarroako Gobernuaren agerpen instituzionala jantzietan, instalazioetan eta hedabideetan (elektronikoak, ikus-entzunezkoak, kartelak eta inprimatutako beste material batzuk).

7.–Antolaketa eta instrukzioa.

7.1.–Laguntza ekonomiko hauek emateko prozedura antolatu eta instruitzeko organo eskuduna NKIko Kirolaren Zuzendariordetza izanen da.

Aurkeztutako dokumentazio administratiboa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, entitate eskatzaileari eskaera eginen zaio 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ezetsi eginen dela bere eskaera, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin.

8.–Dirulaguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

9.–Laguntza emateko ebazpena.

9.1.–NKIko zuzendari kudeatzaileari dagokio dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako eskaerak ebaztea. Dirulaguntzak emateko behar adinako kreditua izan beharko da 2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan.

9.2.–Dirulaguntzak emateko ebazpena eta deialdi honetako gainerako ebazpenak gehienez ere 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko dira, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Dirulaguntza emateko ebazpenean dirulaguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordaintzeko modua agertuko dira. Halaber, hala behar bada, eskaeraren baten ezespenaren gainean ebatziko da.

9.3.–Bai dirulaguntzak emateko ebazpena, bai deialdi honetako gainerako ebazpenak elektronikoki jakinaraziko dira gaitutako helbide elektronikoaren/herritarren karpetaren bidez. Gainera, informatzearen ondorioetarako bakar-bakarrik, nafarroa.eus Interneteko atarian ere argitaratuko dira.

9.4.–Epe hori berariazko ebazpenik jakinarazi gabe iraganik, eskaera ezetsi egin dela ulertzen ahalko da. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

9.5.–Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura dirulaguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo ekitaldi ekonomikoen kargura dirulaguntza gehiago eskuratzeko.

10.–Dirulaguntzaren ordainketa.

10.1.–NKIko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez erabakiko da dirulaguntza ordaintzea, onuradunak 11. oinarrian adierazitako frogagiriak aurkeztu ondoren; transferentzia bidez ordainduko da bi hilabeteko epean, kasuan kasuko ebazpena argitaratzen denetik hasita.

10.2.–Dirulaguntza emateko ebazpenak konturako bi ordainketa aurreikusten ahalko ditu; lehena 2022ko lehen hiruhilekoan eginen da, eta bigarrena 2022ko bigarren hiruhilekoan. Konturako ordainketa horiek egiteko beharrezkoa izanen da justifikatu gabe izatea gastu arrunten eta langileria gastuen zerrendaren zati bat, igarotako lehiaketaren zatiari dagokiona. Dirulaguntza emateko ebazpenean zehaztuko da klub interesdunek konturako ordainketa eskatzeko zer dokumentu aurkeztu behar dituzten.

Konturako bi ordainketen batura ezin da izan emandako zenbatekoaren %90etik gorakoa. Baldin kirol modalitate batean jarduera bigarren hiruhilekoan kontzentratzen bada, posible izanen da bi ordainketak hiruhileko horretan egitea. Ordainketa horiek egiteko, betiere, aurrekontuan hartarako behar adinako kreditua izan beharko da.

Konturako ordainketa hori egin ahal izateko, 15. oinarrian (Gardentasun betebeharrak) ezarritako informazioa igorri beharko da aurretik. Informazio hori igorri ezean, ezin izanen da ordainketa hori onartu.

10.3.–Ordainketaren bat kontura egitea aukeratzen bada, azken justifikazioa aurkezteko ezarritako epea igarota, espedientea ixteko ebazpena emanen da, non egindako konturako ordainketa doituko den.

11.–Frogagiriak.

Dirulaguntza honen onuradun ateratzen diren klub guztiek azken justifikazioa aurkeztu beharko dute, telematika bidez eta laguntzen eskaera aurkeztutako modu berean, beranduenez 2022ko irailaren 15ean.

Diruz lagundutako jardueraren justifikazioa honela eginen da:

11.1.–A1, A2 eta C1 multzoetako lehiaketen kasuan:

–Joan-etorriak: horiek justifikatzeko, taldearen sailkapena eta egindako joan-etorriak frogatzen dituzten aktak eta/edo dokumentua aurkeztuko dira.

–Gainerako kontzeptuak (izen-emateak, arbitrajeak, instalazioak, talde teknikoa, kirol materiala, kirolariak eta kudeaketa-lanak): kontratatutako langileen kasuan (kirolariak, teknikariak, kudeatzaileak) fakturak eta nominak aurkeztuz, edo bestelako frogagiri baliokideak (adibidez, beste erakunde baten ziurtagiriak: federazioak) eta haiei dagozkien banku-ordainagiriak aurkeztuz. Administrazioaren lana errazteko, dokumentazio hori identifikazio-multzotan taldekatuko da gastu kontzeptu bakoitzeko.

–Justifikazio kontua (6. eranskina) aurkeztuko da, eta hor sartuko da, aitortzailearen erantzukizunpean, diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien faktura eta frogagirien zerrenda zehaztua eta zenbakitua (ez bakarrik kontzeptu diruz lagungarriena), honako hauek adierazita: hornitzailearen izena, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa, kontzeptua eta ordainketa data. (Oharra: eranskin honetan fakturen xehetasunak jasoko dira, ez besterik. Aurkeztu behar diren bakarrak dira aurreko paragrafoan adierazitako gastu diruz lagungarrien fakturen eta haien ordainagirien kopiak).

–Aurkeztuko da diru-sarreren eta gastuen balantzea (7. eranskina), non jasoko baitira, aitortzailearen erantzukizunpean, taldeak babesletzagatik edo beste erakunde batzuetatik jaso dituen diru-sarreren xehetasunak; eta, azkenik, diru-sarreren eta gastuen balantzea, laguntzaren xede den taldearen jardueraren defizita azalduta.

11.2.–B1 eta B2 azpimultzoetako lehiaketen kasuan:

–Joan-etorriak: horiek justifikatzeko, taldearen sailkapena eta egindako joan-etorriak frogatzen dituzten aktak eta/edo dokumentua aurkeztuko dira.

–Gainerako kontzeptuak (izen-emateak, arbitrajeak, instalazioak, talde teknikoa eta jantziak): fakturak eta nominak (talde teknikoarenak) edo bestelako frogagiri baliokideak aurkeztuz (adibidez, beste erakunde baten ziurtagiriak) eta haiei dagozkien banku-ordainagiriak. Administrazioaren lana errazteko, dokumentazio hori identifikazio-multzotan taldekatuko da gastu kontzeptu bakoitzeko.

–Justifikazio kontua (6. eranskina) aurkeztuko da, eta hor sartuko da, aitortzailearen erantzukizunpean, diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien faktura eta frogagirien zerrenda zehaztua eta zenbakitua (ez bakarrik kontzeptu diruz lagungarriena), honako hauek adierazita: hornitzailearen izena, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa, kontzeptua eta ordainketa data. (Oharra: eranskin honetan fakturen xehetasunak jasoko dira, ez besterik. Aurkeztu behar diren bakarrak dira aurreko paragrafoan adierazitako gastu diruz lagungarrien fakturen eta haien ordainagirien kopiak).

–Aurkeztuko da diru-sarreren eta gastuen balantzea (7. eranskina), non jasoko baitira, aitortzailearen erantzukizunpean, taldeak babesletzagatik edo beste erakunde batzuetatik jaso dituen diru-sarreren xehetasunak; eta, azkenik, diru-sarreren eta gastuen balantzea, laguntzaren xede den taldearen jardueraren defizita azalduta.

11.3.–A3, B3 eta C2 azpimultzoetako eta D eta E multzoetako lehiaketen kasuan:

–Joan-etorriak: horiek justifikatzeko, taldearen sailkapena eta egindako joan-etorriak frogatzen dituzten aktak eta/edo dokumentua aurkeztuko dira.

–Gainerako kontzeptuak (inskripzioak eta lizentziak, jantziak eta instalazio bereziak): fakturak edo bestelako frogagiri baliokideak aurkeztuz (adibidez, beste erakunde ofizial baten ziurtagiriak) eta haiei dagozkien banku-ordainagiriak. Administrazioaren lana errazteko, dokumentazio hori identifikazio-multzotan taldekatuko da gastu kontzeptu bakoitzeko.

–Aurkeztuko da diru-sarreren eta gastuen balantzea (7. eranskina), non jasoko baitira, aitortzailearen erantzukizunpean, taldeak babesletzagatik edo beste erakunde batzuetatik jaso dituen diru-sarreren xehetasunak; eta, azkenik, diru-sarreren eta gastuen balantzea, laguntzaren xede den taldearen jardueraren defizita azalduta.

11.4.–F multzoko lehiaketen kasuan:

–Joan-etorriak: horiek justifikatzeko, taldearen sailkapena eta egindako joan-etorriak frogatzen dituzten aktak eta/edo dokumentua aurkeztuko dira.

11.5.–Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren funtsekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria zehaztu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak nola aplikatu zaizkien lagundutako jarduerei.

11.6.–Konturako ordainketa eskatuz gero, klubak 10.2 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

10.2 oinarriko konturako ordainketa egiten bada ere, frogagiri guztiak 2022ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira.

11.7.–Frogagiriak, bai eta lehiaketa batean parte hartzearen ondoriozko gastu/diru-sarreren zerrenda ere, kirol klub baten barnean lehiaketa horretan parte hartu duen taldeari buruzkoak izanen dira beti.

11.8.–Aurkezten den dokumentazio administratiboa osorik ez badago edo deialdiko betebeharrak betetzen ez badira, interesdunari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzendu ditzan 10 egun balioduneko epean.

Klub eskatzailearen helbide elektroniko gaituaren bidez eginen da dokumentazioa osatu edo zuzentzeko errekerimendua, aurreko paragrafoan ezarri dena.

11.9.–Gastu guztiak justifikatzen ez badira, emandako dirulaguntzaren ordainketa proportzionalki gutxituko da. Horretarako, kontuan hartuko da ea onuraduna hurbildu den nabarmenki baldintza guztiak betetzera eta, orobat, ea bere betebeharrak betetzeko prest agertu den argi eta garbi.

Konturako ordainketa egina badago, bidezkoa izanen da bidegabeki jasotako zenbatekoak osorik edo partez itzultzea, justifikatutakoaren portzentajearen arabera. Kasu horretan, berandutze-interesak sortuko dira, konturako ordainketa egin zen egunetik.

Nafarroako Kirolaren Institutuak eskubidea izanen du bidezko iruditzen zaion dokumentazioa eskatzeko, egindako gastua edo dirulaguntzaren xede den helburua bete dela frogatzeko.

12.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta laguntzen eskaera modu telematikoan aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko laguntzen deialdiaren inprimakiaren bidez, edo bestela, NKIko web-orriaren bidez:

https://www.deportenavarra.es/eu/ligas-concurrencia

2. Laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak eta administrazio egintzen jakinarazpenak telematikoki eginen dira, entitate eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren eta herritar karpetaren bidez.

Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

13.–Onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten klubek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzak ematen diren xedeetarako erabiltzea, frogagiriak ezarritako epean aurkeztea eta NKIk egiten dituen egiaztapenak onartu eta erraztea.

b) Hala badagokio, hornitzaileak efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera eta merkatuko prezioetan kontratatu direla frogatzea, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluarekin (5.eranskina).

c) Deialdi honen xede diren lehiaketa guztien publizitatean agertzea Nafarroako Gobernuaren lankidetza. Horretarako, kirol jantzietan, kirol instalazioetan eta hedabideetan (elektronikoak edo ikus-entzunezkoak, kartelak, prentsaurrekoetako panelak, inprimatutako materialak...) NKIk adierazten duen irudi korporatiboa erakutsi beharko da.

d) Klub onuradunen betebeharra izanen da NKIk Kirolaren Balioak kanpainaren barnean proposatzen dituen ekintzetan laguntzea. Esaterako: plotterrak, pankartak eta abar erabiltzea partida edo lehiaketa garrantzitsuetan, Kirolaren Balioak kanpaina nabarmentzea taldearen aurkezpenean, 2020-2021 denboraldiaren hasieran, kanpainarekin lotutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea...

e) Hizkuntza berdinzalea erabiltzea komunikazio, argitalpen, programa eta antzeko guztietan; emakumeenganako bereizkeria islatzen duen irudi oro saihestea eta berdintasunari, aniztasunari, eginkizunen pluraltasunari eta erantzunkidetasunari lotutako baloreak sustatzea.

f) Pertsona guztien hizkuntza eskubideak errespetatzeko, kirol klubek euskararen eta gaztelaniaren presentzia bermatuko dute komunikazio guztietan: paperak, inskripzio-orriak, kartelak, zabalkunderako bitartekoak, megafonia eta publizitateko logotipoak.

g) Klubak begiratuko du betetzen dela Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Plana, baita Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legea ere, etxean jokatzen diren ligaren jardunaldietan. Zehazki, neurriak hartuko dira hondakinik ez sortzeko (ahalik eta paper gutxien erabiltzea, ahal den guztietan txorrotako ura erabiltzea, erabilera bakarreko ontziak eta produktuak alde batera uztea, etab.), bai eta behar diren neurriak ere hondakinak bereiziko direla bermatzeko, horiek birziklatze aldera (gai organikoak, ontziak eta materialak, papera eta kartoia eta gainerakoa, gutxienez), ekitaldia zer mankomunitatetan gauzatzen den, hango hondakin-kudeaketarekin bat.

2020tik aurrera ezin izanen da plastikozko poltsarik erabili, salbu eta plastiko konpostagarrizko poltsak badira, baldin eta betetzen badituzte 13432:2000 UNE-EN arauan edo horren baliokidea den beste arau batean ezarritako betebeharrak. Poltsa horiek ezin izanen dira doan eman edo banatu.

Halaber, ez da plastikozko plater, edalontzi, kikara edo erretilurik erabiliko, erabili eta botatzekoak badira eta Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko 94/62/EE Zuzentarauaren aplikazio-eremuan sartzen ez badira (salbuespena izanen dira material biodegradagarriz eginikoak); banakako dosietan ontziratutako produkturik eta erabilera bakarreko kapsularik ere ez, prozesu organiko edo mekanikoen bidez birziklatu ezin badira.

h) Erraztasunak ematea NKIri diruz lagundutako lehiaketaren gainean dagozkion kontrol lanak egin ditzan, oinarri hauetan ezarritakoa betetzen ote den egiaztatzeko.

i) Egiaztatu eta kontrolatzeko ahalmenak egoki erabiltzen direla bermatzeko, kontabilitate-liburuak, erregistro eginbidetuak eta bestelako agiriak eduki eta mantendu beharko dira, behar bezala auditatuak, merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

j) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirulaguntzak itzultzea.

k) Laguntzaren xede den taldearen jarduerarako lortutako edo eskatutako dirulaguntzen berri ematea, honako hauek betez: 3. eranskina, eta diru-sarreren eta gastuen xehakapena (Nafarroako Kutxa Fundazioa, Nafarroako Gobernuaren beste dirulaguntza batzuk, udalenak, babesleenak, diru-sarrera berekiak, etab.) 4. eranskina.

l) Pandemiak irauten duen bitartean, bete egin beharko dira administrazioak une bakoitzean ezartzen dituen COVID-19 protokoloak, batez ere jardunaldia etxean jokatzen duen klubaren aldetik, instalazioek behar duten guztia izan dezaten kasuan kasuko kirol praktika egiteko.

14.–Bateragarritasuna.

14.1.–Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak bateragarriak dira beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, Estatukoek edo atzerrikoek, aipatutako lehiaketetan parte hartzeko ematen dituztenekin.

14.2.–Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunek horren berri eman beharko dute. Nolanahi ere, dirulaguntza hauen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin baturik, gauzatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

14.3.–Aurreko atalean ezarritako jakinarazteko betebeharra betetzen ez bada, edo onuradunek informazioa faltsutzen badute, jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko dira, eta berandutze-interesak ere ordaindu, dirulaguntza ordaindu zenetik hura itzultzea erabaki arteko aldiari dagozkionak, alegia. Dirulaguntza itzuli beharraz gain, zehapenak ezar daitezke aipatu arrazoi horregatik, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan ezarritako zehapen araubidearekin.

14.4.–Erakunde guztien dirulaguntzak baturik, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainetiko finantzaketa jaso dela ikusten bada, onuradunari eskatuko zaio soberakina itzul dezala. Kasu horretan, berandutze-interesak sortuko dira, dirulaguntza ordaindu zen egunetik aurrera.

15.–Gardentasun betebeharrak.

15.1.–Entitate onuradunak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera, hain zuzen ere, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarria dagoena, baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte urtebetez Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien ehuneko 20 edo gehiago badira, eta gutxienez 5.000 eurora iristen badira.

Horretarako, inguruabar horiek betetzen dituzten erakunde eta pertsona juridiko onuradunek, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, arestiko foru legearen 12.4 artikuluan aipatzen den informazioa aurkeztu beharko dute telematikoki, Nafarroako Kirolaren Institutuari zuzendua eta erakundearen legezko ordezkariak sinatua, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, honako hau adieraziz:

15.2.–Aitorpen eredua eta aginduzko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren webgunearen bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira ( http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/), edo dirulaguntza hau kudeatzen duen Kirolaren Zuzendariordetzaren bidez.

16.–Baldintzak ez betetzea.

16.1.–Deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa betetzen ez bada, bereziki betebeharren atalean ezarritakoa, datu faltsuak ematen badira edo dirulaguntzaren xedea NKIren baimenik gabe aldatuz gero, laguntza galduko da, osorik edo partez, eta jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira, dagozkien berandutze-interesekin batera. Gainera, horrek ekartzen ahalko du aurrerantzean helburu horretarako edo antzekoetarako dirulaguntza eskaerarik ez onartzea, deusetan galarazi gabe ordenamendu juridikoan aurreikusitako gainerako erantzukizunak.

16.2.–Dirulaguntzen ordainketa partzialak egin badira eta onuradunek epez kanpo aurkezten badituzte egiaztagiriak, bidezkoa izanen da ordaintzeko falta den dirulaguntza osorik edo partez galtzea, deusetan galarazi gabe jasotako zenbatekoak itzuli beharra, dagozkien berandutze-interesekin batera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat.

16.3.–Nolanahi ere, onuradunak bere betebeharrak ia osorik bete baditu eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten badu, eman beharreko dirulaguntza edo, hala bada, itzuli beharreko dirua aurreko atalean aipatzen den proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

17.–Datu pertsonalen babesa.

Honako hauekin bat tratatuko dira deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz biltzen diren datu pertsonalak: Datuak Babesteko EB 2016/679 Erregelamendu Orokorra, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudia. Deialdi honen 8. eranskinean, informazioa ematen da datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaion datuak babesteko politikari buruz.

18.–Errekurtsoak.

18.1.–Deialdi honen eta bere oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei.

18.2.–Orobat, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen bidez foru agindu hau aplikatzeko ematen diren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

19.–Legeria.

Foru agindu honetan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

2. eranskina

Dirulaguntzak kalkulatzeko metodoa, kirol klubei edo kirol klub filialei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko ligetan parte hartzeagatik 2021-2022 denboraldian

1. eranskinaren 2.3 oinarrian aipatu den bezala, taldeak osatzen dituzten pertsonek kategoria absolutukoak beharko dute izan, F multzoan izan ezik; izan ere, hori beste autonomia erkidego batzuetako ligetan parte hartzen duten eta adinagatik behe-kategorietan dauden taldeek osatzen dute.

Salbuespen gisa, onartuko da taldeek behe-kategorietako pertsonaren bat izatea, taldea osatze aldera, baina pertsona horiek ezin izanen dira izan kideen %10 baino gehiago inoiz. Muga hori ez da aplikatuko taldeko kiroletan (futbola, saskibaloia, eskubaloia...).

Emakumezkoen taldeei eta talde mistoei %10eko gehikuntza aplikatuko zaie hasierako zenbatekoan, “Kirola eta emakumea” izeneko ekintza planean dagoen 3.2 apartatua oinarri hartuta.

Gainera, “Erreferentziako taldetzat” hartzen den klubari –Miguel Induráin Fundazioak bultzatutako emakumeen kirola egituratzeko proiektuen ondorioz– %20 handituko zaio dirulaguntza.

Zuzenketa faktore bat aplikatuko da multzo guztietan, A multzoan izan ezik. Horrela, maila eta modalitate berean bi talde badaude, bakoitzari %10 kenduko zaio esleitutako guztirako zenbatekotik; %20, 3 talde badaude; eta %30, 3 talde baino gehiago badaude.

Kirol modalitate guztietan, zuzenketa faktore horretatik salbuetsi eginen dira Miguel Induráin Fundazioak bultzatutako emakumeen kirola egituratzeko proiektuak arautzeko atxikipen hitzarmenak sinatu dituzten klubak.

Multzo beraren barnean 2. lehiaketa-maila duten modalitateetan, kasuan kasuko joan-etorrien moduluaren zenbatekoa %50 murriztuko zaio beheko mailako taldeari.

Azkenik, aurreko paragrafoetan adierazitako portzentajeak aplikatuta lortzen diren emaitzei, beste zuzenketa faktore bat aplikatuko zaie, azkena, estatu osoan kirol espezialitate bakoitzerako eman diren federazio lizentzien arabera:

–Esleitu zaien zenbatekoa bider 1 eginen da kirol modalitate guztietarako orotara eman diren lizentziekin alderatuta, lizentzien portzentajea %2 edo hortik gorakoa den espezialitateetan.

–Esleitu zaien zenbatekoa bider 0,9 eginen da kirol modalitate guztietarako orotara eman diren lizentziekin alderatuta, lizentzien portzentajea %2 baino txikiagoa eta %1 edo hortik gorakoa den espezialitateetan.

–Esleitu zaien zenbatekoa bider 0,8 eginen da kirol modalitate guztietarako orotara eman diren lizentziekin alderatuta, lizentzien portzentajea %1etik beherakoa den espezialitateetan.

Modalitate bakoitzari aplikatzen ahal zaion zuzenketa faktorea 2. eranskin honen amaieran adierazten dena izanen da, eta oinarri izanen ditu Kirolaren Kontseilu Nagusiak lizentziei buruz argitaratutako kirol estatistiken azken urtekaritik hartutako datuak eta Espainiako federazioek 2020. urtean espezialitate bakoitzean izandako parte-hartzeari buruz emandako datuak.

Aurreko paragrafoan adierazitako zuzenketa faktorea ez da aplikatuko bertako kirolen kasuan, ez eta kirol egokituan ere.

Ez da dirulaguntzarik emanen lehiaketa hauetarako: mailaz igotzeko edo titulua eskuratzeko “play-off” gisako lehiaketak eta Erregearen edo Erreginaren kopak, edo antzeko kopak.

Joan-etorrien moduluaren kalkulua

Multzo guztiei aplikatzekoa: A, B, C, D, E eta F.

Modulu hori kalkulatzeko, aintzat hartzen dira mota guztietako garraiobideetan egindako bidaiak, ostatua hartzea eta mantenua, ligaren jardunaldiak egiten diren udalerriraino egindako distantzia, horien iraupena eta taldea osatzen duen kide kopurua. Hemen bidaia bakoitzerako joan-etorrien baremo bat aplikatzen da. Honako irizpide hauei jarraikiz zehaztuko da:

a) Joan-etorrien distantzia; hiru distantzia mota bereizten dira:

I.–Laburrak: Bilbo, Burgos, Donostia, Gasteiz, Huesca, Logroño, Soria, Zaragoza. Lehiaketa egiten den herrirainoko kilometro kopurua kontatuko da.

II.–Ertainak: Albacete, Ávila, Bartzelona, Castelló, Ciudad Real, Cuenca, Girona, Guadalajara, Lleida, León, Madril, Oviedo, Palentzia, Salamanca, Santander, Segovia, Tarragona, Teruel, Toledo, Valentzia, Valladolid eta Zamora. Lehiaketa egiten den herrirainoko kilometro kopurua kontatuko da.

III.–Luzeak: A Coruña, Alacant, Almería, Badajoz, Balearrak, Cáceres, Cádiz, Ceuta, Granada, Huelva, Kordoba, Jaén, Las Palmas, Lugo, Málaga, Melilla, Murtzia, Ourense, Pontevedra, Santa Cruz Tenerifekoa eta Sevilla. Lehiaketa egiten den herrirainoko kilometro kopurua kontatuko da.

b) Gehieneko parte-hartzaileak modalitate bakoitzeko:

–Badmintona: 8 parte-hartzaile.

–Saskibaloia: 14 parte-hartzaile.

–Eskubaloia: 18 parte-hartzaile.

–Beisbola: 20 parte-hartzaile.

–Eskrima: 5 parte-hartzaile.

–Futbola: 18 parte-hartzaile.

–Areto futbola: 14 parte-hartzaile.

–Patin-hockeya: 12 parte-hartzaile.

–Izotz-hockeya: 15 parte-hartzaile.

–Pilota: 6 parte-hartzaile.

–Errugbia: 24 parte-hartzaile.

–Mahai-tenisa: 4 parte-hartzaile.

–Triatloia/Duatloia: 8 parte-hartzaile.

–Boleibola: 13 parte-hartzaile.

–Waterpoloa: 15 parte-hartzaile.

Atletismoaren modalitatean, Ohorezko Mailako Ligan parte hartzeagatik, parte hartzen duten kirolariak ez ezik, atal teknikoko sei pertsona ere zenbatuko dira.

Piraguismoaren modalitatean, Ohorezko Mailako Ligan parte hartzeagatik, parte hartzen duten piraguistak ez ezik, atal teknikoko bi pertsona ere zenbatuko dira.

Patinajean, Abiadura-patinajeko Ligan parte hartzeagatik, parte hartzen duten patinatzaileak ez ezik, atal teknikoko pertsona bat ere zenbatuko da.

Talde horien osaeran kategoria absolutuko kirolariak %90 izanen dira.

Aurreko paragrafoetan adierazitako parte-hartzaile kopurua lehiaketetan parte hartzeko egokitzat jotzen direnak dira.

c) Ostatua: 35 euro aplikatuko dira gaua pasatu behar den bakoitzean, eta irizpide hauek hartuko dira aintzat gauak pasatzeko gastua kalkulatzeko, distantzien arabera:

I.–Laburrak: lehiaketa egunen kopurua ken bat.

II.–Ertainak: lehiaketa egunen kopurua.

III.–Luzeak: lehiaketa egunen kopurua gehi bat.

d) Mantenuak: 12 euroko balioa aplikatuko da gosari eta afari bakoitzeko, parte-hartzaile kopuruaren arabera, eta distantziak kontuan hartuz, honako irizpide hauei jarraikiz:

I.–Laburrak: lehiaketa egunen kopurua bider 2, ken 1.

II.–Ertainak: lehiaketa egunen kopurua bider 2, gehi 1.

III.–Luzeak: lehiaketa egunen kopurua bider bi, gehi hiru.

e) Kilometro-ordaina: erabilitako garraiobidearen arabera kalkulatuko da, honako irizpide hauei jarraikiz:

I.–Autobusetan egindako joan-etorriak. Kirol kolektiboetako parte-hartzaileek bidaia autobusez egiten dutela ulertuko da baldin eta parte hartzaileen kopurua 11 edo 11 lagunetik gorakoa bada. Banakako kirolen kasuan, 13 parte-hartzaile edo gehiago beharko dira. 1,30 euro aplikatuko dira kilometro bakoitzeko, eta 250 euro gehituko zaizkio eguneko, distantzia ertaina/luzea bada.

II.–Autoz egindako joan-etorria: Gainerako kasuetan, hots, kirol kolektiboetan 10 jokalari edo gutxiago, eta banakakoetan 12 parte-hartzailera arte. 0,20 euro aplikatuko dira kilometroko 4 parte-hartzaileko (edo zatikia).

III.–Penintsulatik kanpoko bidaietarako, honako balio hauek hartuko dira erreferentziatzat: 200 euro pertsona bakoitzeko Kanarietara joateko, 100 euro pertsona bakoitzeko Balear Uharteetara, Ceutara eta Melillara joateko, gehi bi bider autobusez/autoz Iruñetik Madrilera edo Iruñetik Bartzelonara joateko bidaia.

Dagokion dirulaguntza kalkulatzeko oinarrizko zenbatekoa izanen da aurreko apartatuen batura (ostatua, mantenuak eta kilometro-ordaina).

Jantzien moduluaren kalkulua

B, C2 eta D lehiaketei aplikatuko zaizkie.

60 euroko balioa aplikatuko da lehiaketako parte-hartzaile bakoitzeko, parte hartzeko jantziak eskuratzeko.

Dirulaguntzaren kalkulua

1.–A multzoa:

Laguntza kuantifikatzeko, honako kontzeptu hauek hartuko dira kontuan:

A1: 350.000 euroko edo hortik gorako aurrekontua duten taldeak.

1. Inskripzioak eta lizentziak: egindako gastuaren %100 lagunduko da diruz, transfer, zehapen eta abarren kontzeptu gisa ordaindutako zenbatekoak izan ezik.

2. Arbitrajeak: kirol talde bakoitzak bere lehiaketa gara dadin ordaindu behar dituenak, kirol modalitateen arabera ezberdinak baitira; emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da.

3. Instalazioak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da; 40.000 euro gehienez ere instalazioa alokatzen denean, eta 30.000 euro gehienez klubaren instalazioen mantentze gastuetarako denean. Klubaren instalazioak direnean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluari jarraikiz egin beharko da gastuaren egozpena.

4. Talde teknikoa: kirol entitatearekin lan lotura duten langileak (entrenatzaileak, prestatzaile fisikoa, fisioterapeuta, masajista, osasun arloko langileak...) kontratatzearen ondoriozko gastuak hartuko dira aintzat, 65.000 euroko muga gainditu gabe.

5. Kirol materiala, botika-kutxa eta jantziak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da, betiere 8.000 euroko muga gainditu gabe.

6.Kirolari nafarrak kontratatzea: talde bakoitzeko 24.000 euroko dirulaguntza emanen da gehienez ere Nafarroako jokalariak kontratatzeagatik. Kontzeptu honetan diruz lagunduko diren zenbatekoak kalkulatzeko, hurrengo modulua aplikatuko da:

NAFARROAKO JOKALARIEN KOPURUA TALDEAREN PLANTILLAN

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA TALDEKO

6 edo gehiago

24.000 euro bitarte

5

20.000 euro bitarte

4

16.000 euro bitarte

3

12.000 euro bitarte

2

8.000 euro bitarte

1

4.000 euro bitarte

Edonola ere, klub onuradunek gutxienez ere kontzeptu horretan emandako zenbatekora iritsiko den gastua justifikatu beharko du (nominen, dagozkien gizarte aseguruen eta ordainagirien bidez); ez da beharrezkoa izanen gutxieneko gastu bat justifikatzea plantillako jokalari nafar bakoitzeko.

7. Joan-etorrien modulua, aurretik azaldu dena.

8. Administrazioa eta kudeaketa: emanen den dirulaguntza kudeatzaile bat edo antzekoa kontratatzeko izandako gastuaren %100 izanen da, betiere 15.000 euroko muga gainditu gabe.

Horren guztiaren batura izanen da kirol modalitate eta talde bakoitzari eman beharreko zenbatekoa, eta dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan 200.000,00 eurotik gorakoa.

A2: aurrekontua 350.000 eurotik beherakoa eta 75.000 eurokoa edo hortik gorakoa duten taldeak.

1. Inskripzioak eta lizentziak: egindako gastuaren %100 lagunduko da diruz, transfer, zehapen eta abarren kontzeptu gisa ordaindutako zenbatekoak izan ezik.

2. Arbitrajeak: kirol talde bakoitzak bere lehiaketa gara dadin ordaindu behar dituenak, kirol modalitateen arabera ezberdinak baitira; emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da.

3. Instalazioak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da; 40.000 euro gehienez ere, eta 30.000 euro gehienez ere klubaren instalazioen mantentze gastuetarako denean. Klubaren instalazioak direnean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluari jarraikiz egin beharko da gastuaren egozpena.

4. Talde teknikoa: kirol entitatearekin lan lotura duten langileak (entrenatzaileak, prestatzaile fisikoa, fisioterapeuta, masajista, osasun arloko langileak...) kontratatzearen ondoriozko gastuak hartuko dira aintzat, 55.000 euroko muga gainditu gabe.

5. Kirol materiala, botika-kutxa eta jantziak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da, betiere 8.000 euroko muga gainditu gabe.

6. Kirolari nafarrak: dirulaguntza emanen da kontratazio gastuetarako eta horien ondoriozkoetarako, kirolari bakoitzeko 4.000 euroko muga gainditu gabe. Talde bakoitzaren barnean kontzeptu horrengatik jaso daitekeen gehieneko dirulaguntza 24.000 eurokoa izanen da. Emanen den laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, inskribatutako kirolari nafarren kopurua bider 4.000 euro eginen da, aipatutako mugaraino, eta justifikatzerakoan, onartutako edozein kirolari nafarren nominen gastuak aurkeztu beharko dira, dagozkien gizarte aseguruekin eta ordainketa frogagiriekin, emandako zenbatekoraino. (Adibidez: talde batek 3 kirolari nafar inskribatzen baditu, 12.000 euro eman dakizkioke, baina soilik ordainduko zaizkio baldin eta 3 kirolari horietako edozeinen nominak aurkezten baditu eta kopuru horretara arte; hau da, jokalari bakar baten 12.000 euro justifika ditzake, edo hiruren nominak batuta. Oharra: ez da onartuko ez transferentziarik ez hartze-agiririk klubaren eta jokalariaren arteko kontraturik gabe).

7. Joan-etorrien modulua, aurretik azaldu dena.

8. Administrazioa eta kudeaketa: emanen den dirulaguntza kudeatzaile bat edo antzekoa kontratatzeko izandako gastuaren %100 izanen da, betiere 8.000 euroko muga gainditu gabe.

Horren guztiaren batura izanen da kirol modalitate eta talde bakoitzari eman beharreko zenbatekoa, eta dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan 120.000 eurotik gorakoa.

A3: 75.000 eurotik beherako aurrekontua duten taldeak.

1. Inskripzioak eta lizentziak: egindako gastuaren %100 lagunduko da diruz, transfer, zehapen eta abarren kontzeptu gisa ordaindutako zenbatekoak izan ezik.

2. Kirol materiala, botika-kutxa eta jantziak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da, betiere 1.500,00 euroko muga gainditu gabe.

3. Joan-etorrien modulua, aurretik azaldu dena.

4. Instalazio bereziak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da, betiere 6.000 euroko muga gainditu gabe.

2.–B multzoa:

Laguntza kuantifikatzeko, honako kontzeptu hauek hartuko dira kontuan:

B1: 350.000 eurotik gorako aurrekontua duten taldeak

1. Inskripzioak eta lizentziak: egindako gastuaren %100 lagunduko da diruz, transfer, zehapen eta abarren kontzeptu gisa ordaindutako zenbatekoak izan ezik.

2. Arbitrajeak: kirol talde bakoitzak bere lehiaketa gara dadin ordaindu behar dituenak, kirol modalitateen arabera ezberdinak baitira; emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da.

3. Instalazioak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da; 40.000 euro gehienez ere, eta 30.000 euro gehienez ere klubaren instalazioen mantentze gastuetarako denean. Klubaren instalazioak direnean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluari jarraikiz egin beharko da gastuaren egozpena.

4. Talde teknikoa: kirol entitatearekin lan lotura duten langileak (entrenatzaileak, prestatzaile fisikoa, fisioterapeuta, masajista, osasun arloko langileak...) kontratatzearen ondoriozko gastuak hartuko dira aintzat, 35.000 euroko muga gainditu gabe.

5. Jantzien modulua.

6. Joan-etorrien modulua.

Horren guztiaren batura izanen da kirol modalitate eta talde bakoitzari eman beharreko zenbatekoa, eta dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan 60.000 eurotik gorakoa.

B2: 350.000 eta 100.000 euro arteko aurrekontua duten taldeak

1. Inskripzioak eta lizentziak: egindako gastuaren %100 lagunduko da diruz, transfer, zehapen eta abarren kontzeptu gisa ordaindutako zenbatekoak izan ezik.

2. Arbitrajeak: kirol talde bakoitzak bere lehiaketa gara dadin ordaindu behar dituenak, kirol modalitateen arabera ezberdinak baitira; emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da.

3. Instalazioak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da; 40.000 euro gehienez ere, eta 30.000 euro gehienez ere klubaren instalazioen mantentze gastuetarako denean. Klubaren instalazioak direnean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluari jarraikiz egin beharko da gastuaren egozpena.

4. Talde teknikoa: kirol entitatearekin lan lotura duten langileak (entrenatzaileak, prestatzaile fisikoa, fisioterapeuta, masajista, osasun arloko langileak...) kontratatzearen ondoriozko gastuak hartuko dira aintzat, 35.000 euroko muga gainditu gabe.

5. Jantzien modulua.

6. Joan-etorrien modulua.

Horren guztiaren batura izanen da kirol modalitate eta talde bakoitzari eman beharreko zenbatekoa, eta dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan 95.000 eurotik gorakoa edo jardueraren defizita baino handiagoa.

B3: 100.000 eurotik beherako aurrekontua duten taldeak.

1. Inskripzioak eta lizentziak: egindako gastuaren %100 lagunduko da diruz, transfer, zehapen eta abarren kontzeptu gisa ordaindutako zenbatekoak izan ezik.

2. Jantzien modulua. (Bertako kiroletako estatuko ligetan lehiatzen diren taldeen kasuan, jantzien modulu honek kirol materiala ere barne hartzen du, gehienez ere 1.000,00 euro estatuko 2. mailako kategoriarako, eta 600 euro gehienez estatuko 3. mailako kategoriarako).

3. Joan-etorrien modulua.

4. Instalazio bereziak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da, betiere 6.000 euroko muga gainditu gabe.

3.–C1 multzoa.

Laguntza kuantifikatzeko, honako kontzeptu hauek hartuko dira kontuan:

1. Inskripzioak eta lizentziak: egindako gastuaren %100 lagunduko da diruz, transfer, zehapen eta abarren kontzeptu gisa ordaindutako zenbatekoak izan ezik.

2. Arbitrajeak: kirol talde bakoitzak bere lehiaketa gara dadin ordaindu behar dituenak, kirol modalitateen arabera ezberdinak baitira; emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da.

3. Instalazioak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da; 40.000 euro gehienez ere, eta 30.000 euro gehienez ere klubaren instalazioen mantentze gastuetarako denean. Klubaren instalazioak direnean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluari jarraikiz egin beharko da gastuaren egozpena.

4. Talde teknikoa: kirol entitatearekin lan lotura duten langileak (entrenatzaileak, prestatzaile fisikoa, fisioterapeuta, masajista, osasun arloko langileak...) kontratatzearen ondoriozko gastuak hartuko dira aintzat, 35.000 euroko muga gainditu gabe.

5. Kirol materiala, botika-kutxa eta jantziak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da, betiere 8.000 euroko muga gainditu gabe.

6. Kirolari nafarrak: dirulaguntza emanen da kontratazio gastuetarako eta horien ondoriozkoetarako, kirolari bakoitzeko 4.000 euroko muga gainditu gabe. Talde bakoitzaren barnean kontzeptu horrengatik jaso daitekeen gehieneko dirulaguntza 24.000 eurokoa izanen da. Emanen den laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, inskribatutako kirolari nafarren kopurua bider 4.000 euro eginen da, aipatutako mugaraino, eta justifikatzerakoan, onartutako edozein kirolari nafarren nominen gastuak aurkeztu beharko dira, dagozkien gizarte aseguruekin eta ordainketa frogagiriekin, emandako zenbatekoraino. (Adibidez: talde batek 3 kirolari nafar inskribatzen baditu, 12.000 euro eman dakizkioke, baina soilik ordainduko zaizkio baldin eta 3 kirolari horietako edozeinen nominak aurkezten baditu eta kopuru horretara arte; hau da, jokalari bakar baten 12.000 euro justifika ditzake, edo hiruren nominak batuta. Oharra: ez da onartuko ez transferentziarik ez hartze-agiririk klubaren eta jokalariaren arteko kontraturik gabe).

7. Joan-etorrien modulua, aurretik azaldu dena.

8. Administrazioa eta kudeaketa: emanen den dirulaguntza kudeatzaile bat edo antzekoa kontratatzeko izandako gastuaren %100 izanen da, betiere 8.000 euroko muga gainditu gabe. Klub batek multzo horretan bi talde baditu, kontzeptu hori horietako batengatik baino ezin izanen du kobratu.

Horren guztiaren batura izanen da kirol modalitate eta talde bakoitzari eman beharreko zenbatekoa, eta dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan 65.000 eurotik gorakoa edo jardueraren defizita baino handiagoa.

4.–C2 azpimultzoa (75.000 eurotik beherako aurrekontua dutenak), eta D multzoa.

–Inskripzioak eta lizentziak.

–Jantzien modulua.

–Joan-etorrien modulua.

Kontzeptu horien batura izanen da kirol modalitate eta talde bakoitzari eman beharreko zenbatekoa. Dirulaguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen jardueraren defizita baino handiagoa.

5.–E multzoa.

–Inskripzioak eta lizentziak.

–Joan-etorrien modulua.

Kontzeptu horien batura izanen da kirol modalitate eta talde bakoitzari eman beharreko zenbatekoa. Dirulaguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen jardueraren defizita baino handiagoa.

6.–F multzoa.

F multzoari dagokionez, dirulaguntza kalkulatzeko, joan-etorrien moduluaren (joan-etorrien gastuak, ostatu hartzekoak eta mantenukoak) kalkulua eginen da.

Hainbanaketa.

Eman beharreko laguntzen baturak multzo hauetarako ezarritako gehieneko zenbatekoa gainditzen badu (2.025.000,00 euro), hainbanaketa eginen da onuradun guztien artean. Hainbanaketa emanen du dirulaguntzaren zenbatekoaren eta aipatutako multzoetako talde guztiei hasieran emandako guztirako dirulaguntzen baturaren arteko zatiketak. Ondoren talde bakoitzari aplikatuko zaio, lortutako kopurua hasierako dirulaguntzarekin biderkatuz.

Hainbanaketaren portzentajea %75etik beherakoa bada, A1 multzoko taldeentzat gutxienez %75eko hainbanaketa bermatuko da.

Gelditzen den kopurua gainerako taldeen artean banatuko da, hasierako dirulaguntzetatik A1 azpimultzokoak kenduta gelditzen diren taldeen artean bigarren hainbanaketa bat kalkulatuta.

Hainbanaketak aplikatu ondoren kalkulatutako dirulaguntzaren azken kopurua ezin izanen da inola ere deklaratutako defizita baino handiagoa izan, ez eta talde bakoitzak kontzeptu diruz lagungarrietan aurkeztutako hasierako aurrekontua baino handiagoa ere. Zenbatekoren bat handiagoa bada, alde hori gainerako taldeen artean banatuko da, bakoitzari esleitutako zenbatekoen proportzioan.

Zuzenketa faktoreak modalitateen arabera:

KIROL MODALITATEA

ZUZENKETA FAKTOREA

Atletismoa

1,0

Badmintona

0,8

Saskibaloia

1,0

Eskubaloia

1,0

Beisbola eta Sofbola

0,8

Duatloia

0,8

Ezpata

0,8

Floretea

0,8

Futbola

1,0

Areto futbola

1,0

Izotz-hockeya

0,8

Patin-hockeya

0,8

Horsebala

0,8

Judoa

1,0

Abiadurako patinajea

0,8

Pilota

1,0

Piraguismoa

0,8

Errugbia

0,9

Taekwondoa

0,8

Mahai-tenisa

0,8

Triatloia

0,8

Boleibola

1,0

Waterpoloa

0,8

Oharra: modalitateren bat ez badago, 2. eranskin honetan azaldu bezala aplikatuko da zuzenketa faktorea.

Iragarkiaren kodea: F2114066