239. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Eskabideen aurkezpen telematikoa langileen hautapen-prozesuetan

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, “administrazioek haiekin harremana nahitaez bitarteko elektronikoz izan beharra ezarri ahal izanen dute zenbait prozeduratarako eta pertsona fisikoen multzo batzuentzat, haien gaitasun ekonomikoagatik, gaitasun teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo bestelako arrazoiengatik egiaztaturik badago behar diren bitarteko elektronikoetarako irispidea eta eskuragarritasuna badutela”.

Halaber, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarrian (Nafarroako Administrazio Publikoek deitutako hautapen prozesuei buruzko xedapenak) hau ematen da aditzera: “Nafarroako administrazio publikoei ahalmena ematen zaie Administrazioan sartzeko edo bertako lanpostuak betetzeko hautapen-prozesuen deialdietako eskabideak eta gainerako dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkez daitezela eskatzeko.”

Horiek horrela, erabaki hau hartzea proposatzen da:

1. Langileak kontratatzeko deialdietan, baldin beharrezko jotzen bada azalpen zatian adierazitako ezaugarriak biltzeagatik, aukera ahalbidetzea eskatzeko nahitaez bide elektronikoz aurkez ditzatela interesdunek eskabideak, bai eta eskatzen den dokumentazio guztia ere, Udal honek aurrera eramaten duen hautapen-prozesu orotan sartzeko.

2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktu-taulan eta webguneko egoitza elektronikoan.

Proposamena aho batez onetsi da.

Zizur Nagusian, 2021eko irailaren 24an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2114451