239. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa 6. poligonoko 388. eta 389. lurzatietan,
bat datorrena Zuluetako 3. eremuko 3.7.1 exekuzio unitateko
9. eta 10. lurzatiekin. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko Alkatetzaren 2021eko irailaren 17ko 2021-1206 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

1. Hasiera batez onestea 1. poligonoko 388. eta 389. lurzatietarako xehetasun-azterketa, bat datorrena Zuluetako 3. eremuko 3.7.1 exekuzio unitateko 9. eta 10. lurzatiekin. Joanna Miguel Garbisuk sustatu du.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin.

3. Txostena eskatuko zaio Iruñerriko Mankomunitateari, eta aldeko txostenik gabe ezin izanen da behin betiko onetsi xehetasun-azterketa.

Orobat, xehetasun-azterketa behin betiko onesteko, testu bategin bat aurkeztu beharko da. Testu horretan, aurkeztutako alegazioen ondoriozko alderdiak jaso beharko dira (halakorik baietsiz gero), eta 253/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera idatzi beharko da. Gainera, ez du jasoko arauzkoa ez den planorik.

4. Hasierako onespenaren berri ematea Joanna Miguel Garbisu sustatzaileari eta lurzati mugakideetako jabeei (387, 390, 391, 393, 394 eta 395; guztiak 6. poligonokoak).

Noain Elortzibarren, 2021eko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2114462