239. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udal Planaren aldaketa xehatua Hirigintzako Araudi orokorrean,
76 bis artikulua gehituta. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko irailaren 14an egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batez onestea aldaketa xehatua Noain Elortzibarko Udal Planean, planeko Hirigintzako Araudi Orokorrari dagokionez. Hain zuzen, bilkurako espedientean ageri den aldaketa hauxe sartuko da:

“76 bis artikulua. Erabilerak eta jarduerak mugatzea lurzoru urbanizaezinean.

Lurzoru urbanizaezin guztian dago debekatuta elektrizitatea ekoizteko eguzki plakak paratzea, edozein delarik ere lurzoruaren kategoria.

Salbuespen bakarra dira lurzoru urbanizaezinean baimendutako eraikinetan dauden autokontsumorako eguzki plakak”.

2. Aldaketa hau jendaurrean jartzea, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan editatutako egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan, hilabetez.

Noain Elortzibarren, 2021eko irailaren 28an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2114417