239. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa xehatua Udal Planeko eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 120. artikuluan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko irailaren 14an egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batez onestea aldaketa xehatua Noain Elortzibarko Udal Planean, Noain Elortzibarko eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 120. artikuluari dagokionez. Hain zuzen, bilkurako espedientean ageri den aldaketa hauxe sartuko da:

“120. artikulua. Lurzoru urbanizaezinean dauden finkak ixteko erabiltzen diren materialek ezin izanen dute paisaia nabarmen desitxuratu. Hala, bada, ixteko erabiltzen ahalko dira zutoinen arteko lerro metalikoak, bai eta harrizko hormak ere, 2 metroko altuerakoak, gehienez. Zuhaixkekin egindako landare hesiak ere baimentzen dira, zeinahi altueratakoak.

Lurzoru urbanizaezinean dauden finketara sartzeko ateak zabukariak edo irristakorrak izan daitezke, eta baimenduta daude sarrailagintzazko soluzioak: barroteak eta metalezko bastidorea erabiliz, txapazko elementurik edo horiek opaku egin ditzaketen bestelako materialik gabe.

2. Aldaketa hau jendaurrean jartzea, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan editatutako egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan, hilabetez.

Noain Elortzibarren, 2021eko irailaren 28an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2114416