239. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MEANO

Hirigintzako lizentziak emateko eskumena eskuordetzea

Meanoko Kontzejuak, 2021eko apirilaren 9an egin bilkura arruntean, behar den legezko gehiengoarekin onetsi zuen erabaki bat, Lapoblación-Meano udalerriko Udalari eskuordetzeko mota guztietako hirigintza lizentziak emateko eskumena; eta adierazi zen eskuordetza hori, egungo legediarekin bat, Meanoko Kontzejuak edonoiz ezeztatzen ahalko duela.

Halaber, Meanoko Kontzejuaren Batzarrak egintza beraren bidez erabaki zuen ezen Udalak, eskumen hori erabiltzen duenean, erregistratzen diren hirigintza lizentzien eskaera guztien kopia eta ematen diren obra lizentzien kopia igorri beharko diola Kontzejuko buruari, eta Kontzejuak konpromisoa hartu du zaintza lana eginen duela lizentziaren baldintzetan xedatua egoki bete dadin.

Ikusirik Meanoko Kontzejuak egin eskuordetza, eta kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2 g) eta 47.2 h) artikuluak, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 30. artikulua, Lapoblación-Meanoko Udaleko Osoko Bilkurak eta Meanoko Kontzejuak –horiek osatzen dituzten kide guztiek aldeko botoa emanda eta, beraz, legeak eskatzen duen gehiengoarekin– honako erabaki hau onetsi dute:

ERABAKIA:

Lehena.–Onartzea mota guztietako hirigintza lizentziak emateko eskumenaren eskuordetza, Meanoko Kontzejuak Lapoblación-Meanoko Udalari egina, eta ontzat ematea eskuordetzan ezarritako baldintzak; beraz, bere gain hartzea Kontzejuko buruari igorri beharra erregistratzen diren hirigintza lizentzien eskaera guztien kopia eta ematen diren obra lizentzien kopia.

Bigarrena.–Erabaki hau Lapoblación-Meanoko Udalari igortzea eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Meanon, 2021eko uztailaren 21ean.–Kontzejuko burua, Saturnino Domaica López.

Iragarkiaren kodea: L2114334