239. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Balorazio Ponentziaren proiektua jendaurrean jartzea

Burlatako Udalak, 2021eko irailaren 30ean egindako bilkuran, Burlatako udal-mugarteko Balorazio Ponentzia berrikusteko proiektua onartzea erabaki du.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren eta Katastroen Erregistroari buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Balorazio Ponentzia berrikusteko proiektua jendaurrean jartzen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Epe horretan, Balorazio Ponentziaren proiektua interesdunen eskura egongo da udal-bulegoetan, bai eta udalaren web orrian eta egoitza elektronikoan ere (https://sedeelectronica.burlada.es/eu/), egoki iritzitako alegazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izateko.

Jendeak jakin dezan argitaratzen dena.

Burlatan, 2021eko urriaren 1ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2114468