239. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko hogeita hemeretzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Hirugarren izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 482/2021 Ebazpenaren bidez, hogeita hamasei izangai funtzionario izendatu ziren. José Carlos González Leoz jaunari, berriz, ezarritako epea eten egin zitzaion, ezinbesteko arrazoi bat zela kausa, eta bi lanpostu huts bete gabe utzi ziren.

Gerora, eta indarreko araudiarekin bat, izendapen proposamen osagarriak egin dira, izendapen berriak eginez.

Bestalde, ezinezkoa denez José Carlos González Leoz jaunaren izendapena egitea, eta bat etorriz deialdiaren 9.4 atalean xedatutakoarekin, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea, bertan Joaquín Eransus Antoñanzas jauna sartuz, hura baita txanda irekitik prozesua gainditu duten izangaien zerrendan jadanik izendatutako izangaien ondoren doan izangaia.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2021eko irailaren 23an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2114175