239. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Udal Plan Orokorra antolatzeko agiri zuzendua.
Jendaurrean jartzea

Udal honetako alkateak, ondoko ebazpena eman zuen 2021eko urriaren 6an. Hona hemen testu osoa:

Ikusirik Arguedasko Udalak, 2021eko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuela Udal Plana hasiera batez onestea.

Ikusirik espedientea jendaurrean jarri zela bi hilabeteko epean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluaren 8. apartatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Kontuan harturik alegazio batzuk aurkeztu zirela epe horretan eta Nafarroako Gobernuko departamentuek horiei buruzko txostenak egin zituztela.

Kontuan harturik, adierazitakoaren ondorioz, agiri zuzendua egin dela eta, hasiera batez onetsi baino lehen, hura jendaurrean jarri behar dela, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluaren 11. apartatuak xedatzen duenaren arabera, agirian egindako aldaketek funtsezko aldaketa dakartelako hasiera batez onetsitako Udal Planean.

Indarrean dauden legezko xedapenek Alkatetza honi ematen dizkioten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Udal Planaren agiri zuzendua jendaurrean jartzea hilabete batez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

2. Jendaurrean jartzeko iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzeko agintzea.

Berriobeitin, 2021eko urriaren 6an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2114642