239. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Berako kirol instalazioak kudeatzeko udal-sozietatea sortzeko memoria eta estatutuen proiektua. Jendaurrean jartzea

Berako Udalak, 2021eko urriaren 7an egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu du:

1. Hasiera batean onestea kapital osoa publikoa duen merkataritza-sozietate bat sortzeko memoria eta estatutuen proiektua. Horretarako izendatutako Azterketa Batzordeak idatzi ditu horiek.

2. Memoria eta estatutuen proiektua jendaurrean jartzea 30 egun naturaleko epean; epe horretan, alegazioak eta oharrak egin ahal izango dira.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Beran, 2021eko urriaren 7an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2114815