239. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

915E/2021 EBAZPENA, irailaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren txostena egiten baita “Mendabiako industrialdea urbanizatzeko proiektua. 0. fasea” izeneko proiektuari buruz. Mendabiako Udala da sustatzailea.

2021eko abuztuaren 12an, Mendabiako Udalak goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuari ekiteko eskaera igorri zion Biodibertsitatearen Zerbitzuari. Espediente hori sartuta dago Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskineko 7. multzoan.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47. artikuluak ezartzen du ingurumen organoak ebazpen arrazoitua emanen duela proiektua ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren mende jartzeari buruz edo ingurumen inpaktuaren txostena emateari buruz ebazpen honetan ezarritako baldintzetan.

Urbanizazio proiektuaren xedea da lurzoru urbanizagarri gisa sailkatutako S+8+9 sektoretik 10+11ra bitarteko 10. eraikin saila garatzeko hirigintza-determinazio xehatuak garatzea, hartara urbanizatuta eta industria jarduerak ezartzeko prest gera dadin. Lehen fase honek 2,1 hektareako azalera hartzen du gutxi gorabehera.

Industria eremua diseinatzearen arrazoia da zenbait motatako lurzatiak eskaini beharra dagoela, tamaina txikikoak guztiak, eta azalera ezberdinekoak (400 m²-tik 2.000 m²-ra bitartekoak), herrian dauden industria beharrei erantzuteko. Industrialdearen antolaketa orokorra ardazten duen bideak “L” itxurako lerrokatzea du, eta egungo industrialdeko sarbide nagusiarekin lotzen du eremua. Jarduketa eremuak industria eremuaren funtzionamendurako eta garapenerako oinarrizko azpiegiturak baditu.

Urbanizazio proiektuak honako ingurumen alderdiak hobetzeko neurriak ere biltzen ditu: ureztatzeko erabiltzen diren euri-uren kudeaketarekin eta ubidera isuri aurreko iragazketarekin loturikoak, motorrik gabeko ibilgailuak aparkatzeko espazioak erreserbatzea, hala nola, argiztapena apaltzeko sistema izanen duen led motako argiteria ezartzea.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren prozedura modu egokian bete dela iritzita, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. “Mendabiako industrialdea urbanizatzeko proiektua. 0. Fasea” deiturikoaren ingurumen inpaktuaren txostena egitea, ingurumenaren gaineko eragin nabarmenik ez duela iritzita. Mendabiako udalak sustatu du proiektua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Mendabiako Udalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko irailaren 17an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2113913