238. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2021ean gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen dituzten erakunde eta elkarteentzako dirulaguntzen deialdia. Laburpena

DDBN (Identif.): 585900.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/585900).

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2021eko irailaren 27an hartutako erabakiaren bidez, gizarte ekintzaren arloan 2021ean jarduerak garatzen dituzten erakundeei eta elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia onartu da.

Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan (Udaletxe Plaza z/g, Barañain) eskuratu ahal izango dira, edo www.baranain.es web-orriaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barañainen, 2021eko irailaren 29an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2114359