238. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, nekazaritzako ingeniari teknikoaren lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda –bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako– hautaproben bidez osatzeko deialdiaren kontra.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 2097/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen nekazaritzako ingeniari teknikoaren lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko hautapen proben bidez: zerrenda bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea aldi baterako kontratazioetarako. Deialdi horren kontrako gora jotzeko errekurtso bana jarri dute María Aránzazu Galdeano Zubeldía andreak, Eduardo Ganuza Larumbe jaunak eta Amaya Crespo de Antonio andreak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2021eko urriaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2114603