237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2021eko irailaren 13ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Saldiasko Bake Epaitegia: María Carmen Azpiroz Bengochea andrea, bake epaile ordezko.

Laugarrena.–Villatuertako Bake Epaitegia: Carlos Esparza Remírez jauna, bake epaile titular.

Bosgarrena.–Beireko Bake Epaitegia: Idoia Cornejo Esoain andrea, bake epaile titular.

Seigarrena.–Otsagabiko Bake Epaitegia: José León Azcoiti Andrés jauna, bake epaile ordezko.

Zazpigarrena.–Cascanteko Bake Epaitegia: Cecilio Sangüesa Alzuri jauna, bake epaile ordezko.

Berrogeita zazpigarrena.–Ultzamako Bake Epaitegia: José María Goñi Aguirre jauna, bake epaile titular.

Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2021eko irailaren 13an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2114084