237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA KUDEATZEKO LEITZAKO, GOIZUETAKO, ARESOKO ETA ARANOKO MANKOMUNITATEA

2021. urterako plantilla organikoa. Hasierako onespena

Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2021eko urtarrilaren 25eko osoko bilkuran, 2021. urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Areson, 2021eko ekainaren 22an.–Lehendakaria, Amaia Jaka Apezetxea.

Iragarkiaren kodea: L2114376