237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA KUDEATZEKO LEITZAKO, GOIZUETAKO, ARESOKO ETA ARANOKO MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2021eko urtarrilaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko udal aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Areson, 2021eko ekainaren 22an.–Alkatea, Amaia Jaka Apezetxea.

Iragarkiaren kodea: L2114373