237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Ordenantzen aldaketa, tarifak eguneratzeagatik.
Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantzen aldaketen gaineko espedientea, tarifak eguneratzeagatik. Aldaketak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du indarra.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2021eko urriaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2114460