237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Villatuertako Udalak, 2021eko irailaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen enkante publiko bidez adjudikatzea laborantzarako herri-lurren 26., 27., 28., 29. eta 30.loteak (onuradun berriei adjudikatzeko gordeak) eta 35. eta 36. loteak (lastoa uztekoak).

Enkantea eginen da ahozko posturen bidez, herriko etxeko bilkura aretoan, 2021eko urriaren 29ko 13:00etan. Enkante hori egin eta gero loteren bat gelditzen bada adjudikatu gabe, bigarren enkante bat eginen da, tasazioaren hasierako prezioa %10 merkatuta, 2021eko azaroaren 4ko 13:00etan. Halaber, haren ondotik ere loterik gelditzen bada adjudikatu gabe, hirugarren enkante bat eginen da, prezioa %20 merkatuta, 2021eko azaroaren 10eko 13:00etan.

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek 150 euroko fidantza aurkeztu behar dute. Espedientea eta enkantea arautzen duen baldintza-agiria interesdunen eskura daude, Udalaren idazkaritzan eta web-orrian. Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Villatuertan, 2021eko irailaren 30ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2114394