237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, ordainarazpenen ordenantzetan. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aldaketak, ondoren ematen diren ordenantzetan. Aldaketek 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute indarra, 43. ordenantzarenak izan ezik, horren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean hartuko baitu indarra.

ORDAINARAZPENAK:

Ordenantza, Tudela-Cultura enpresa-erakunde publikoaren prezio publikoak arautzen dituena.

4. ordenantza.–Ordenantza fiskala, Tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanak egiteko.

6. ordenantza.–Ordenantza fiskala, Eremu publikoa, tokiko erabilera publikoko ondasunak eta erabilera publikoari atxikitako jabetza pribatuko lurrak terrazaz, beladorez eta barra-mostradore eramangarriez okupatzeko tasa arautzen duena.

15. ordenantza.–Ordenantza fiskala, Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

18. ordenantza.–Ordenantza fiskala, Hornidura azokako zerbitzu eta instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

24. ordenantza.–Ordenantza fiskala, “Fernando Remacha” Udal Kontserbatorioaren eta Udalaren Musika Eskolaren zerbitzuen tasak arautzen dituena.

32. ordenantza.–Ordenantza fiskala, Ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduen tasak arautzen dituena.

43. ordenantza.–Ordenantza fiskala, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena.

48. ordenantza.–Ordenantza, Tuterako tokiko barrutiaren ehiza aprobetxamendua arautzen duena.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai egonen da Ekonomia Sustapenerako Alorreko Ogasun, Katastro, Ondare eta Erosketen Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira aldaketa horiek.

Tuteran, 2021eko irailaren 29an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L2114362