237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Ordenantza, indargabetzen duena Irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako diru-laguntzak eta laguntzak emateko udal ordenantza. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2021eko abuztuaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, zeinaren bitartez indargabetzen baita Irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako diru-laguntzak eta laguntzak emateko udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Sartagudan, 2021eko irailaren 28an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2114267