237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indarrik gabe uztea Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Hona hemen erabakiaren xedapen zatiaren testu osoa:

“1.–Hasiera batez onestea indarrik gabe gera dadila Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen Ribaforadako Udalaren ordenantza. Izan ere, indarrean jarri denetik 27/2021 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez sortzen eta arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra, bikote egonkorren udal erregistroek balioa izateari utzi diote.

2.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3.–Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.”

Ribaforadan, 2021eko urriaren 1ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2114454