237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Herri-lurretako aprobetxamenduen adjudikazioa.
Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2021eko irailaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Honako adjudikazio hauen espedientearen hasiera onestea:

–Laborantza loteak: “Nequeas” eta “El Monte”.

–Bazkalekuak: “Santa Agueda”, “Nequeas”, “Larrandia” eta “El Monte”, udal ordenantzan ezarritakoaren arabera.

–Familia-baratzeak: Campollano eta Cuarto Soto.

2. Ureztalurreko loteen aprobetxamenduaren adjudikaziodunendako ureztalurren kanonaren kargua onestea, aprobetxamenduaren kanonaz beraz gain, udal ordenantzan ezartzen baita.

3. 15 egun naturaleko epea irekitzea, eskubidea dutela uste dutenek lurzatien, bazkalekuen edo familia-baratzeen adjudikazioa eska dezaten.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitara dadila onestea.

Garesen, 2021eko irailaren 28an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2114388