237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

400/2021 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, 2021. urtean nazioartekotze jarduerak egiteko lanak Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberari esleitzeko hitzarmena onesten duena.

Nafarroako Nazioarteko Planean, 2021-2022 aldikoan (NNP 4), Nafarroako Gobernuak ekitaldi honetan garatu nahi dituen zenbait neurri jasotzen dira. Haietako batzuetarako, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren ezagutzak, esperientzia eta jarduteko gaitasuna beharko ditu.

Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofiziala (aurrerantzean, Nafarroako Ganbera), apirilaren 10eko 17/2015 Foru Legearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, zuzenbide publikoko korporazio bat da, nortasun juridikoaz gainera, bere helburuak lortzeko jarduteko gaitasun osoa eta Administrazio Publikoekin elkarlanean aritzen den aholku organoaren izaera duena. Ganberaren helburua da merkataritzaren, industriaren eta zerbitzuen interes orokorrak ordezkatzea, sustatzea eta defendatzea, deusetan galarazi gabe interes pribatuak, horiek ere xede baititu.

17/2015 Foru Legeak, halaber, 5. artikuluan eginkizun publiko-administratiboak esleitzen dizkio, balio handia emanez organoari, gure erkidegoko ekonomiaren eta enpresa-ehunaren garapenean laguntzeko elkarlanerako tresna gisa; eginkizun horietako bat da, hain zuzen ere, kanpoko merkataritza sustatu eta sostengatzeko lanak betetzea eta haren pizgarri izatea.

Orobat, 7. artikuluaren bidez, Administrazioari ahalmena ematen zaio Nafarroako Ganberari bere eskumeneko jarduera material edo tekniko batzuk edo zerbitzu batzuk esleitzeko, eraginkortasun arrazoiengatik edo jarduera horiek egiteko baliabide tekniko egokirik ez badu, betiere aurretik Parlamentuari horren berri emanda. Kudeaketa-esleipen hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako Ganberaren arteko hitzarmen baten bidez gauzatuko da, zeina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita. Honako hauek jasoko dira hitzarmen horretan: esleipenaren xedeko jarduerak, esleipenaren indarraldia, esleitutako kudeaketaren izaera eta hedadura eta, bidezko bada, bi alderdiek jartzen dituzten bitarteko ekonomikoak.

Nafarroako Gobernuak ez du behar adinako langilerik, nazioartekotzearen arloan 2021eko ekitaldirako planifikatu dituen lan guztiak aurrera ateratzeko gaikuntza egokia duenik, eta, kontuan harturik Nafarroako Ganberaren izaera juridikoa eta esleiturik dituen eginkizun publiko-administratiboak, eraginkortasunean eta baliabideen optimizazioan oinarritutako arrazoiak direla eta, komeni da Nafarroako Ganberari jarduera hauen kudeaketa esleitzea, apirilaren 10eko 17/2015 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoaren babesean:

–AEBrako 2021eko ekintza planaren barruan bete beharreko ekintzak diseinatu eta gauzatzen laguntzea. NNP 4ko 1. ardatzean jasotako ekintza.

–Nazioartekotzean berrikuntza sustatzeko programa Gobernuarekin batera antolatzea. Innoxport programa. NNP 4ko 4. ardatzean jasotako ekintza.

Lan horiek 2021. urtean eginen dira, eta Nafarroako Gobernuari 29.924,20 euroko gastua ekarriko diote.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2021. urtean nazioartekotze jarduerak kudeatzeko lanak Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialari esleitzeko hitzarmena onestea. Hitzarmena ebazpen honen eranskinean jasotzen da.

2. 29.924,20 euroko gastua xedatzea Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren alde (IFK: Q3173001C), hitzarmenak dakartzan konpromisoei erantzuteko, 2021eko gastuen aurrekontuko “Merkataritza Ganberari esleipenak egitea - Nazioartekotzea” izeneko 810003 81430 2276 146104 partidaren kargura.

3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentura (Foru Erakundeekiko Prozeduren Kudeaketarako Atalera), Nafarroako Parlamentuari igor diezaion, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialari buruzko apirilaren 10eko 17/2015 Legearen 7. artikuluan ezarritakoarekin bat.

4. Ebazpen hau Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialari jakinaraztea.

5. Ebazpen hau eta esleipenaren hitzarmena, behin bi alderdiek sinatu ondoren, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 3an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

HITZARMENA, NAFARROAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZU GANBERA OFIZIALARI EGITEN ZAION KUDEAKETA-ESLEIPENA FORMALIZATZEN DUENA, 2021EAN NAZIOARTEKOTZE JARDUERAK EGITEKO

Iruñean, 2021eko abuztuaren 3an.

BILDU DIRA

Batetik, Izaskun Goñi Razquin andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

Eta bestetik, Javier Taberna Jiménez jauna, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialeko lehendakaria.

Bildutakoek, nork bere ordezkaritza erabiliz, eta adostasunez:

ADIERAZTEN DUTE:

Lehena.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako jarduera ekonomikoaren nazioartekotzea sustatzearen arloan dituen eskumenak erabiliz, ezinbesteko du Nafarroako 2021-2022 Nazioarteko Planean (NNP 4) zehaztutako jarduerak egitea. Ekintza horietako batzuetarako, nahitaezkoak ditu Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialak (aurrerantzean, Nafarroako Ganbera) nazioartekotzearen arloan, orokorrean, eta, bereziki, Estatu Batuetako merkatuaz dituen ezagutzak, esperientzia eta jarduteko gaitasuna.

Bigarrena.–Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialari buruzko apirilaren 10eko 17/2015 Foru Legearen 2. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Ganbera zuzenbide publikoko korporazio bat da eta nortasun juridikoa du, bai eta bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasun osoa ere; administrazio publikoekin elkarlanean aritzen den aholku organoaren izaera du. Ganberaren helburua da merkataritzaren, industriaren eta zerbitzuen interes orokorrak ordezkatzea, sustatzea eta defendatzea, deusetan galarazi gabe interes pribatuak, horiek ere xede baititu.

Apirilaren 10eko 17/2015 Foru Legearen 5. artikuluak eginkizun publiko-administratiboak esleitzen dizkio balio handia emanez organoari, gure erkidegoko ekonomiaren eta enpresa-ehunaren garapenean laguntzeko elkarlanerako tresna gisa. Ganberak dituen eginkizun publiko-administratiboen artean dago, zehazki, kanpoko merkataritza sustatu eta sostengatzeko lanak betetzea eta haren pizgarri izatea, eta, batez ere, Nafarroako produktu eta zerbitzuen esportazioa eta kanpoko presentzia bultzatzea eta Nafarroan industria eta zerbitzuen arloko jarduerak betetzen dituzten enpresen zentsu publikoa egitea.

Hirugarrena.–17/2015 Foru Legearen 7. artikuluak ahalmena ematen dio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari, Nafarroako Parlamentuari horren berri eman ondoren, bere eskumeneko lan material edo tekniko batzuk edo zerbitzu batzuk Ganberari esleitzeko, dela eraginkortasun arrazoiengatik, dela lan horietarako baliabide tekniko egokirik ez edukitzeagatik.

Legean ezarrita dagoenez, kudeaketa-esleipen hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako Ganberaren arteko hitzarmen baten bidez formalizatuko da, zeina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita. Honako hauek jasoko dira hitzarmen horretan: esleipenaren xedeko jarduerak, esleipenaren indarraldia, esleitutako kudeaketaren izaera eta hedadura eta, bidezko bada, bi alderdiek jartzen dituzten bitarteko ekonomikoak.

Laugarrena.–Kasu honetan, lehen aipatutako bi arrazoiak suertatzen dira, hau da, eraginkortasuna eta Administrazioak baliabide tekniko egokirik ez izatea, eta beraz, Nafarroako Ganberari egiten zaion esleipena tresna eraginkorra da Nafarroako ekonomia nazioartekotzeko baliabideak optimizatzeko, organo horrek dituen eginkizun publiko-administratiboei esker eta atzerriko eta munduko ganbera sareetako kidea dela kontuan hartuta.

2021ean, esleipenaren zereginak hauek dira:

1. AEBrako 2021eko ekintza planaren barruan bete beharreko ekintzak diseinatu eta gauzatzen laguntzea. NNP 4ko 1. ardatzean jasotako ekintza.

2. Nazioartekotzean berrikuntza sustatzeko programa Gobernuarekin batera antolatzea. Innoxport programa. NNP 4ko 4. ardatzean jasotako ekintza.

KLAUSULAK

Lehena.–Xedea.

Hitzarmen honen helburua da Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak Nafarroako Ganberari egiten dion kudeaketa-esleipena formalizatzea, Nafarroako Nazioartekotze Planean, 2021-2022 aldikoan (NNP 4) jasotako jarduera hauek egiteko 2021ean:

1. AEBrako 2021eko ekintza planaren barruan bete beharreko ekintzak diseinatu eta gauzatzen laguntzea.

Nafarroako Nazioartekotze Planean, 2017-2020 aldikoan, jasotzen da Estatu Batuetakoa lehentasunezko merkatua dela. Urtero, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak helburu diren herrialdeetarako ekintza plan bat diseinatu eta gauzatzen du Nafarroako Nazioarteko Planaren barruan.

NNP 4k arlo berri batzuk nabarmentzen ditu, besteak beste lehiakortasunerako adimena, prestakuntza edo digitalizazioa. Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak beharrezkoa du eskatzea Nafarroako Ganberari AEBrako ekintza plan berri bat egin dezala 2021erako.

Plan horrek ardatz hauek jaso beharko ditu:

1. Prestakuntza eta komunikazioa.

2. Lehiakortasunerako adimena.

3. Diplomazia komertziala.

4. Enpresari laguntzeko zuzeneko ekintzak.

1.–Prestakuntza eta komunikazioa.

Ardatz honetan, Nafarroako Ganberak webinarrak, idatzizko artikuluak eta bideoak prestatuko ditu, iraupen laburreko “prestakuntza eta informazio pilulak” deitutakoak, Nafarroako enpresei interesatzen zaizkien gaurkotasuneko hainbat gairi buruzko oinarrizko datuak eta informazio interesgarria emanez.

Gaiek Nafarroako S3 sektoreen ingurukoak izan beharko dute, honakoei buruzkoak:

–Joera berriak elikaduran.

–Arlo batzuetako enpresak (elikagaiak, edariak, kosmetikoak, sendagaiak, ekipamendu medikoa...) merkatu horretan sartzeko baldintzak.

–Auto autonomoen eta konektatuen arloko joera berriak eta garapena.

–Energia berriztagarrien etorkizuna: garapenerako plan berriak.

–Covid-19ak osasunaren eta medikuntzaren sektorean eragindako aldaketak: Biotech, gailu medikoak, osasun digitala, prestazio asistentziala, farmako berriak...

–Proposatzen diren beste gai batzuk, aurrekoen zeharkakoak direnak:

  • 5G/6G azpiegituren garapena, aplikazio eta erabilera berriak. Hiri adimentsuak, droneen erabilera, etab.
  • Joera berriak errealitate birtualaren eta errealitate areagotuaren teknologian.
  • Online salmenta: plataformak eta sarrera estrategiak.

2.–Lehiakortasunerako adimena.

Nafarroako Ganberak lehiakortasunerako adimenari buruzko materialaren ekarpena egin beharko du, horren barnean direla:

–Negoziorako aukerak: negozio aukera modu orokorrean ulertuko da: albiste ekonomiko bat, destinoko enpresa-proiektu bat, nazioarteko lizitazioak, azokak, merkataritzako akordioak, nazioarteko merkataritzan edo destinoko inbertsioan eragina duten erabaki politikoak, etab., Nafarroako enpresentzat aukera bat ekartzen ahal dutenak destinoko merkatuan nazioartekotzeko.

–Azterketa sektorialak: merkatuko segmentuetarako analisiak eginen dira, behar bezain zehatzak baloratzeko Nafarroako enpresak merkatu horretan arriskuak hartzea merezi duen.

3.–Diplomazia komertziala.

Diplomazia komertzialeko ekintzen helburua da eskualderako akordio estrategikoak sortzea eta aukerak identifikatzea. Nafarroako Ganberak aliantza iraunkorra du New Yorkeko Espainiako Merkataritza Ganberarekin, zeinak harreman sare zabala baitu. Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta gobernu-bulegoen arteko harreman instituzionalak izatea sustatu eta bultzatuko da.

4.–Enpresari laguntzeko zuzeneko ekintzak.

Nafarroako Ganberak erantzunen die Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Estatu Batuetan nazioartekotzeari buruz egiten diren oinarrizko kontsultei. Horrez gain, 2021ean merkataritza misio bat prestatzeko lanak eginen ditu (misio zuzena edo inbertsoa, instituzioena eta/edo enpresena), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zehazten duen sektorerako.

2. Nazioartekotzean berrikuntza sustatzeko programa Gobernuarekin batera antolatzea. Innoxport programa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ekintza berezi bat sartu du bere NNP berriaren 4. ardatzean, Nafarroako enpresak nazioartekotzeko estrategien egokitzapena, norabide berria eta hobekuntza lantzeko. Ekintza horren arrazoia da munduko ekonomian eta nazioarteko merkataritzan Covid-19ak eragindako pandemiak ekarri duen errotiko aldaketa; horren ondorioz, berrikuntzak lehendik zeukan garrantzia areagotu egin da egungo egoeran.

Nafarroako Ganberak Innoxport Programa eginen du 2021ean, EGEF funtsekin. Programa horren helburua da enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzea bultzatzea, kanpoko merkatuetan haien lehiakortasuna hobetuko duten soluzioak ezarriz. Agertokia hori delarik, programak aurreikusten du jarduketa hauek betetzea:

–I. fasea, enpresa txiki edo ertainari aholkularitza pertsonalizatua ematekoa nazioartekotzeko berrikuntzari buruz: Nafarroako Ganberak enpresaren analisia egiten du, gomendioak biltzen dituen txosten bat eta ekintza plan bat garatzeko.

–II. fasea, ekintza plana abian jartzekoa, alegia, dirulaguntza bat ematea, parte hartzen duen enpresa txiki edo ertainak abian jarri eta garatu ahal izan dezan nazioartekotzeko soluzio berritzaileak ezartzeko plana.

Parte hartzen duten enpresak erakarri eta hautatzeko prozedura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den laguntza deialdi baten bidez eginen da.

Horrez gain, aurreikusita daude partaidetza txostenak eta jarduketa horizontalak edo sentsibilizaziokoak, tokikoak, Nafarroako Ganberak gauzatuko dituenak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren iritziz programa hau interesgarria da, NNP 4ko 4. ardatzaren bidez lortu nahi den helburuaren ildoarekin bat datorrelako. Beraz, parte hartu nahi du Innoxport Programan, Nafarroako Ganberarekin batera antolatuz eta bere gain hartuz I. faserako langileen eta zerbitzu kontratazioen kostuak. Nafarroako Ganberak egindako aurrekontuaren arabera, I. fase hau 8 enpresarentzat garatzeak 18.554,60 euroko kostua izanen luke.

Programa honen I. fasea bukatu ondoren, Nafarroako Ganberak azken memoria aurkeztu beharko du egindako ekintzak zehaztuta.

Bigarrena.–Nafarroako Ganberaren betebeharrak.

Nafarroako Ganberak konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Esleitutako jarduketak betetzea Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak horretarako emandako jarraibideekin bat.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin koordinatzea bi instituzioek batera antolatzen dituzten ekintzak adostasunez diseinatu eta gauzatzeko.

c) Esleitutako lanak garatzeko eta haien zabalkunderako sortzen diren agiri guztietan agerraraztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ekintzak direla, Nafarroako Ganberarekin elkarlanean gauzatuak, eta Nafarroako Gobernuaren, NNP 4ren eta Nafarroako Ganberaren logoak jartzea.

d) Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Ganberak batera antolatutako jarduketa garatzean sortzen diren agiri guztietan Nafarroako Gobernuaren, NNP 4ren, Nafarroako Ganberaren, Ganberen Planaren eta EGEFen logoak jartzea.

e) Honakoak bermatzeko behar besteko giza baliabideak eta baliabide materialak izatea: esleipenaren xedeko zerbitzuaren kudeaketa pertsonala eta materiala eraginkorra izatea, lanak aurrekontuei lotzea eta exekuzio epeak betetzea.

f) Espainiako Ganberaren eta EGEF funtsen bidez finantzatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak estaltzen ez dituen kostuak, Innoxport programaren kasuan.

g) Innoxport programaren deialdia prestatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

h) 17/2015 Foru Legearen 38. artikuluan jasotako aurreikuspen guztiak betetzea, eta, zehazki, esleipen honi dagokionez, jakitera eman beharko du hemen aurreikusitako baliabide ekonomikoak jaso dituela.

i) Trukatutako datu eta informazio guztien konfidentzialtasun, sekretu profesional eta erreserba erabatekoak betetzea, bai eta sortu daitekeen dokumentazioarenak ere, eta informazio horri daukan konfidentzialtasun eta kritikotasun mailarekin bat datorren tratamendua ematea; horretarako, babes fisiko eta logikorako behar adinako neurriak eta bestelako guztiak aplikatzea.

j) Nafarroako Nazioarteko Planaren ekintza guztien zabalkunde aktiboa egitea.

Hirugarrena.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren betebeharrak.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Behar den informazio guztia Nafarroako Ganberaren esku jartzea, eta behar diren kudeaketak egitea, esleitutako jarduerak errazago gauzatu daitezen.

b) Nafarroako Ganberarekin koordinatzea esleipen honen ekintzak modu egokian garatzeko.

c) Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea Innoxport programaren deialdia, adieraziz Nafarroako Ganberarekin batera antolatuta dagoela eta finantzaketaren zati bat EGEF funtsetatik datorrela.

d) Nafarroako Ganberari 29.924,20 euro ordaintzea, gehienez, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, Europar Batasuneko funtsik gabeko finantzaketarekin, lehen klausulan aipatzen diren jarduketak egiteagatik, zenbatekoak honela banatuta, jarduketaz jarduketa:

1. AEBrako EKINTZA PLANA

ZENBATEKOA EUROTAN

–Komunikazioa eta prestakuntza

4.100

–Lehiakortasunerako adimena

8.000

–Diplomazia komertziala

3.000

–Enpresei laguntzeko ekintzak

4.900

GUZTIRA

20.000

2. INNOXPORT PROGRAMA

ZENBATEKOA EUROTAN

–1. fasea: Aholkularitza

8.902,20

–Jardueraren urteko txostena

1.022,00

GUZTIRA

9.924,20

1. eta 2. JARDUKETAK GUZTIRA

29.924,20 euro

Jarduketa batean hari esleitutako aurrekontua baino gehiago gastatuz gero –aurrekontuaren %15 gehiago, gehienez–, konpentsatzen ahalko da beste jarduketan gutxiago gastatzen bada, baina aurrekontu osoa gainditu gabe.

Laugarrena.–Egindako ekintzen justifikazioa eta ordaintzeko modua.

Aurreko apartatuan zehaztutako diru kopuruak erabiliko dira Nafarroako Ganberak, esleitu zaizkion lanak egiteko, izaten dituen gastuak ordaintzeko.

Diru hori Nafarroako Ganberari ordainduko zaio bukaerako exekuzio memoria eta izandako gastuen egiaztagiriak aurkeztu ondoren, zehazki, honako hauek:

a) Gastuen eta ordainketen ziurtagiriak, Nafarroako Ganberaren arduradun ekonomikoak eginak, non agertuko baitira egotzitako gastuaren datuak eta egindako ordainketak, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak konprometitutako gehieneko mugaraino.

b) Langileria gastuak justifikatzeko, langileen nominak eta Gizarte Segurantzako TC1 eta TC2 kotizazio agiriak aurkeztu beharko dira, aldi horretakoak.

Zehaztasunez justifikatuko dira, halaber, kudeaketa-esleipeneko zereginetan emandako orduak.

c) Gainerako zuzeneko gastuak justifikatzeko, gastu horien jatorrizko fakturak eta ordaindu izanaren banku ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, baita gastuak hainbanatzeko erabilitako metodo zuzen eta justua azaltzeko memoria ere, bidezko bada.

d) Zeharkako gastuen portzentajea, hau da, langile gastuen % 10, justifikatuko da itxitako azken ekitaldiko kostu errealen arabera, oro har onartutako kontabilitateko printzipio eta arauekin bat.

e) Gastuen artean ezin da zeharkako zergarik sartu, berreskuratu edo konpentsatzeko modukoak badira, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere. Nafarroako Ganberak balio erantsiaren zerga ordaindu behar badio Zerga Ogasunari, subjektu pasiboak esleipenaren xede diren ekintzen ondorioz atzerrian egiten dituen gastuen inbertsioagatik, baldin eta gastu horiek gastu gisa egozteko baldintzak betetzen badituzte, hura esleipena bukatu aurretik aurkeztu beharko da, kasuan kasuko BEZaren aitorpenetan.

Esleipena ordainduko da programatutako ekintzak egin izanaren justifikazioak egiaztatu ondoren.

Justifikazioak aurkezteko azken eguna 2021eko azaroaren 22a izanen da.

Bosgarrena.–Jarraipen batzordea.

Esleipen hau egoki gauzatzen dela begiratzeko, jarraipen batzorde bat eratzen da. Batzorde horretako burua Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia izanen da, edo hark eskuordetzen duena, eta bi batzordekide hauek ere izanen ditu: bata, zuzendaritza nagusi honek izendatua, eta, bestea, Nafarroako Ganberak izendatua.

Batzordeko buruak ebatziko ditu bozketak eta izendatuko du batzordeko idazkaria, zeinak hizpidea izanen baitu baina botorik ez.

Batzordearen funtzionamenduari dagokionez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen Atariko Tituluaren II. kapituluan, 3. atalean administrazio publikoetako kide anitzeko organoei buruz xedatutakoari jarraikiko zaio, eta, halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen II. tituluko IV. kapituluan xedatutakoari.

Bosgarrena.–Auziak ebaztea.

Alderdien artean sortzen diren eztabaida eta auzien gainean jarraipen batzordean adostasunik lortzen ez bada, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak ebatziko ditu, eta, bidezko bada, administrazioarekiko auzien gaineko jurisdikzio-ordenari jakinaraziko zaizkio eta haren eskumenean geldituko dira, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Zazpigarrena.–Iraupena.

Kudeaketa-esleipen honek sinatzearekin batera hartuko du indarra, 2021eko azaroaren 22ra arte.

Esleitzen diren jarduerak nola garatzen diren, epe hori luzatzen ahalko da, jarraipen batzordeak proposatuz gero eta bi alderdiek berariaz hala erabakita.

Iragarkiaren kodea: F2113900