237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa, Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2021eko irailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen ordenantza aldatzea.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsirik geldituko da Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa, eta behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2021eko irailaren 28an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2114264