2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
Egoitza elektronikoa sortzea
2021eko irailaren 15ean, María Carmen Lizoáin Osinaga alkateak ebazpen hau eman du:
Urriaren 1eko 39/2015 Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearekin eta urriaren 1eko 40/2015 Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat emateko xedez,
EBATZI DUT:
1. Olaibarreko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.olaibar.es helbide elektronikoan: Internet-domeinua Olaibarreko Udalaren jabetzakoa da, eta Olaibarreko Udala da egoitzaren titularra.
2. Egoitza elektronikoa ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik sartuko da indarrean.
3. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.
4. Udal-arlo guztiei jakinaraztea, baita argitaratzea Olaibarreko Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den egun beretik.
5. Egoitza Elektronikoaren zuzendaritza eta koordinazioa Olaibarreko Udalaren idazkaritza nagusiari ematea.
Errekurtso hauetako bat jar daiteke ebazpenaren aurka, hala nahi izanez gero.
1. Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren salari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.
Olaibarren, 2021eko irailaren 15ean.–Alkatea, María Carmen Lizoáin Osinaga.
Iragarkiaren kodea: L2114212