237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2021eko irailaren 30eko 2021-0038 Ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Francisco Javier Martínez de Morentin Urrutiaren esku utzi du ezkontza zibil bat egiteko eskudantzia. Ezkontza 2021eko urriaren 15ean eginen da, Murietako udaletxean, beheko solairuko osoko bilkuren aretoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Murietan, 2021eko irailaren 30ean.–Alkatea, Yurema Lana González.

Iragarkiaren kodea: L2114382