237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2021eko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2021eko irailaren 25ean egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak (kreditu-gerakina sartzea, kreditu-gehigarria eta aparteko kreditua).

Espedienteak Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Jendaurrean dagoen bitartean erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2021eko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketen espedienteak behin betiko onetsitzat jo, eta argitara emanen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Luzaiden, 2021eko irailaren 28an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2114329