237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2022rako karga tasak

Etxalarko Udalak, 2021eko irailaren 23an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

1.–2022ko ekitaldirako karga-tasa hauek onestea:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,25.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Zerga-oinarria: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.
  • Karga-tasa: %15.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udalaren indizea, 1,10.

2.–Erabaki honek indarra hartuko du 2022ko urtarrilaren 1ean, eta indarrean jarraituko du, aldatu edo indargabetzea erabaki arte.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, erabakia eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Etxalarren, 2021eko irailaren 27an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2114358