237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

Aldaketa, Udal hilerria arautzen duen ordenantzan.
Behin betiko onespena

Esprontzedako Udalak, 2021eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal hilerria arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Erabakia 2021eko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 14an, argitaratu ondoan eta Udalaren iragarki-taulan ikusgai egon ondoan, jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Esprontzedako udal hilerria arautzen duen ordenantza aldatzeko proposamena

19. artikulua. Nola eginen diren ehorzketak.

Azken ilaratik hasiko da, eskubitik ezkerrera –saltatuko dira araudia betetzen ez dutenak soilik– hormatik hormara eta bidea saltatuz.

Ordena hori aldatu ahalko da, betiere araudiari jarraituz, hildakoa lurperatu nahi bada odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailarainoko senideekin, aldez aurretik Udalak baimenduta.

20. artikulua. Plaken neurriak (paretan/lurrean)

–Hormako hilarriak:

• Gorpuzkiak: Gehienez 70 cm zabal eta 60 cm garai.

• Errautsak: Gehienez 65 cm zabal eta 55 cm garai.

–Karelak edo altxaerak lurrerako:

• Gehienez 75 cm zabal eta 140 cm garai.

Esprontzedan, 2021eko irailaren 29an.–Alkatea, Lizhet Jhoana Cerpa Paredes.

TARIFEN ERANSKINA

–Ehorzketak:

• Erroldatutako auzotarrak (gutxienez 2 urteko antzinatasuna): salbuetsirik.

• Aurreko kasuan egon gabe ere, Esprontzedako hilerrian ehortziak izan nahi duten guztiak: zerbitzuaren kostua.

–Hobitik ateratzea (nitxoak/hilobia):

• Erroldatutako auzotarrak (gutxienez 2 urteko antzinatasuna): salbuetsirik.

• Aurreko kasuan egon gabe ere, Esprontzedako hilerrian ehortziak izan nahi duten guztiak: zerbitzuaren kostua.

–Gorpuzki erraustuen ontziak ehorztea:

• Erroldatutako auzotarrak (gutxienez 2 urteko antzinatasuna): salbuetsirik.

• Aurreko kasuan egon gabe ere, Esprontzedako hilerrian ehortziak izan nahi duten guztiak: zerbitzuaren kostua.

–Gorpuzki erraustuen ontziak hobitik ateratzea:

• Erroldatutako auzotarrak (gutxienez 2 urteko antzinatasuna): salbuetsirik.

• Aurreko kasuan egon gabe ere, Esprontzedako hilerrian ehortziak izan nahi duten guztiak: zerbitzuaren kostua.

Iragarkiaren kodea: L2114368