237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Kudeaketarako mandatua onestea

Ergoienako Udalak, 2021eko irailaren 29an egindako osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen aho batez:

1.–Kontzejuek egindako kudeaketarako mandatua onartzea, jarraian adierazitako inbertsioak betetzeko, lanek irauten duten eperako, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat.

–Lizarragako Kontzejua:

• Apartamenturako altzariak

–Dorraoko Kontzejua:

• Pilotalekuko argien ordez, LED argiak jartzea, Dorraon.

• Askaldegia egokitzea.

• Haurrentzako eta helduentzako parkea berritzea.

• Pistak konpontzea.

–Unanuko Kontzejua:

• Trafiko-seinaleak erostea.

• Argiteria publikoa berritzea.

• Plaza eta eskolak berritzea.

• Askaldegia egokitzea.

• Haurrentzako eta helduentzako parkea berritzea.

• Pistak konpontzea.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritakoaren ondorioetarako.

3.–Erabaki hau Ergoienako kontzejuetara –Lizarragara, Dorraora eta Unanura, alegia– bidaltzea, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak sor ditzan.

Lizarragan, 2020ko irailaren 30ean.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L2114408