237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduera lizentzia. Eskaera

Ingurumenean eragina duten jarduerei buruzko abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Grupo Logístico Sesé SL.

Jarduera: automobilgintzako piezak mihiztatzea, erabilera logistikoa eta automobilen osagarrietarako biltegia.

Kokalekua: Arazuriko Arazuri-Orkoien industrialdeko 3.2 lurzatian dago, d kaleko 1. nabea (721 lurzatia, 2 poligonoa).

Oltza Zendean, 2021eko irailaren 24an.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2114192