237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa 2022rako ordenantza fiskaletan eta karga-tasetan. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin bilkuran, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tributu bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen gaineko erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Hasiera batez onesten dira ondoren zehazten diren karga-tasak, koefizienteak eta indizeak, Udalak nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute indarra.

Bigarrena.–Hasiera batez onesta Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean egindako aldaketa.

Hirugarrena.–Hasiera batez onestea terraza eta mahai hankabakarrekoen instalazioa eta erabilera arautzen duen ordenantza fiskalean egindako aldaketa, zeinaren bidez okupatzen baitira erabilera publikoko lurrak mahai, aulki eta mahai hankabakarrekoekin.

Laugarrena.–Hasiera batez onestea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean egindako aldaketa.

Bosgarrena.–Onesten dira 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten gainerako tasen eta prezio publikoen tarifen eta kuoten zenbatekoak: ez dira igoko 2021ean indarrean izan direnen aldean.

Seigarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskaletako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskaletako aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zazpigarrena.–Erabaki honetan jasotako zenbateko eta prezio guztiek 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra, aurreko izapideak betetakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Caparroson, 2021eko urriaren 1ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2114455