237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Epatzea 21-01357 gora jotzeko errekurtsoan, 2020ko eta 2021eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz

Arguedasko Udalak 21-01357 gora jotzeko errekurtsoa jaso du, Yugo Íñiguez Burguik jarria, Arguedasko Udalak 2021eko maiatzaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakien aurka, 2020ko eta 2021eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari buruz garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian) xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da administrazio espedientean interesa izan dezaketen guztiek jakin dezaten. Honen bidez, epatzen zaie errekurtsoan agertzeko etapertsonatzeko, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñeko Iturrama kaleko 10. zenbakian; sarrera Ezkirotz kaletik), errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero.

Arguedasen, 2021eko irailaren 29an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2114365