237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2021eko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Herri honetako Udalak, 2021eko irailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, bertaratu guztiak ados zirela, hasiera batez onetsi zituen 4/2021 eta 5/2021 aurrekontu aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, auzotar interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Allon, 2021eko irailaren 27an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2114238