237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2021eko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa, 2021eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, apirilaren 19an. Hona aldaketa:

–Gerokultore-zaintzailea: Gehitutako baldintzak:

  • B gidabaimena.
  • Elikagai-manipulatzailearen txartela.
  • Titulazioa: Arreta soziosanitarioa mendekotasuna dutenei, gizarte erakundeetan edo etxean, horren profesionaltasun ziurtagiria; Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria (LHko erdiko zikloa) edo horren baliokideak: Klinikako teknikari laguntzailea, Psikiatriako teknikari laguntzailea, Erizaintzako teknikari laguntzailea. Mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko teknikaria (LHko erdiko zikloa), salbuespeneko gaikuntzako ziurtagiria, behin-behineko gaikuntzako ziurtagiria.

Justifikazioa: eguneko Arreta Emateko Landa Zentroan egiten den lanak, jarduera garatzeko, zentroko furgoneta erabiltzea eskatzen du. Horretarako, nahitaezkoa da B mailako gidabaimena edukitzea, horrek ematen baitu baimena furgonetak gidatzeko.

Era berean, menuak prestatzea da lanpostuaren zeregin nagusietako bat. Lan hori behar bezala egiteko, ezinbestekoa da langileak elikagai-manipulatzailearen txartela izatea.

Bestalde, erabiltzaileen profilak profesionalizazio handiagoa eskatzen du. Horregatik, lanpostuko lanak behar bezala egiteko, ezinbestekoa da langileak adierazitako titulazioa izatea.

Erabaki honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Osoko Bilkurari zuzendua; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiei zuzendua, erabakia argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Oibarren, 2021eko urriaren 5ean.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2114755