237. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, irailaren 1eko 76/2021 Foru Dekretuarena, zeinaren bidez onetsi baitzen uztailaren 6ko 494/2021 Errege Dekretuan adierazitako langile finkoen behin-behineko plantilla organikoa, 2021eko abuztuaren 1ekoa. Errege dekretu horren bidez, espetxeetako osasun arloko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatu zitzaizkion.

Akats bat atzeman da irailaren 1eko 76/2021 Foru Dekretuan, uztailaren 6ko 494/2021 Errege Dekretuan adierazitako langile finkoen behin-behineko plantilla organikoa, 2021eko abuztuaren 1ekoa, onesten duen horretan (2021eko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 10ekoan). Aipatutako errege dekretu horren bidez espetxeetako osasun arloko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatu zitzaizkion. Horrenbestez, haren zuzenketa egiten da:

II. ERANSKINA

Honako hau dioen tokian:

“GIANCARLO, HÉCTOR MARIANO”

Honako hau behar du:

“CIANCIARDO, HÉCTOR MARIANO”

Iruñean, 2021eko irailaren 29an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2114474