235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Deikaztelun goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimena, proiektuaren onespena eta zehazki haren onura publikoa deklaratzekoa. SAT 11226 espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, goi tentsioko honako instalazio elektriko honi administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Instalazioaren kokalekua: Deikazteluko udal-mugartea.

b) Xedea: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

c) Ezaugarri nagusiak: 51. euskarria ordeztea “Lizarra-Allo” zirkuituko 13,2 kV-eko goi tentsioko aireko linean.

d) Aurrekontua: 6.721,10 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), edozein interesdunek kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.

Era berean, esteka honetan ere kontsultatzen ahalko da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/espediente-sat11226, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, iradokizunak eta oharrak egin ditzaten.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak 30 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Alegazioak edozein erregistro bulegotan aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzendu behar dira, espediente zenbakia zein den esanda.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 27an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

51. EUSKARRIA ORDEZTEA “LIZARRA-ALLO” ZIRKUITUKO 13,2 kV-EKO GOI TENTSIOKO AIREKO LINEA ELEKTRIKOAN, DEIKAZTELUKO UDAL-MUGARTEAN

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

KOD. FINKA

TITULARRA/K

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

Jard. kod.

Linearen luzera / Eragindako zort.

Dagoen zort.

Euskarri elektrikoak

Pol.

Lurz.

Lur mota

m

Un.

Zk.

DEIKAZTELUKO UDAL-MUGARTEA

DIC-01

Ángel Luquin Solchaga jauna

AL

27

114,53

79,29

1

1,37

51

5

770

Lehorreko alorra

Francisco Javier Luquin Solchaga jauna

Laburdurak: Jard. kodea: jarduketa kodea; AL: aireko linea elektrikoa; Linearen luzera / Eragindako zort. Linearen luzera / Eragindako lurgain-zortasuna; Dagoen zort.: dagoen lurgain-zortasuna; Pol.: poligonoa; Lurz.: Lurzatia.

Iragarkiaren kodea: F2113909