235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

359/2021 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez LAGUNTZA programa onesten baita, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan hezkuntza emozionala eta tratu ona ezartzeko eta bizikidetza hobetzeko proiektu pilotua garatzearren.

Hezkuntza Departamentuaren lehentasunezko helburuetako bat da eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren prebentzioa. Bizikidetzarako Aholkularitzari eskatu zaion egiteko garrantzizkoenetako bat da hezkuntza komunitateko sektore guztiei aholkua ematea eta egiten zaizkion eskaerei erantzuna ematea gai hauetan: eskola jazarpena, indarkeria, tratu txarrak eta gatazken konponketa.

Datozen ikasturteetarako planteatu diren lan eta funtzionamendu estrategien artean dago ikasgeletara ekartzea hezkuntza emozionalaren inguruko hezkuntza dinamikak eta baliabideak.

Komenigarria da jazarpenaren prebentzioaren kontzeptua gainditzea, eta ikasgeletako ekintza tratu onaren sustapenera eta hezkuntza emozionalaren garapenera bideratzea, indarkeriazko jarrerak saihesteko helburu argiarekin.

Bizikidetza elkarrekin eraikitzen den hezkuntza-prozesu bat bezala ulertu behar da. Prozesu horretan, pertsona guztiek elkar aberasten dute, bakoitzak bere baitako zerbait ekartzen duelako.

Hezkuntza emozionala ikasgeletan sartzearen ondoriozko emaitzak ebaluatu ahal izateko eta hezkuntza-esparruko bizikidetza zenbat hobetzen den baloratu ahal izateko, 2020-2021 ikasturtean proiektu pilotu bat jarri zen martxan tresna pedagogiko hori 12 ikastetxe pilotutan txertatzeko asmoz. Ikastetxe horiek, hobekuntza-proposamenen arabera, eraldaketa prozesu pedagogiko batean sartuak zeuden, hezkuntza komunitate osoa inplikatua egonda.

Hala, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren 150/2020 Ebazpenaren bidez, Laguntza programaren deialdia arautu zen, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan hezkuntza emozionala lantzeko eta tratu ona sustatzeko 2020-2021 ikasturtean. 12 ikastetxe pilotu aukeratzeko, borondatezko prozesu bat egin zen, non bizikidetza arloan prestakuntza handiena zeukaten ikastetxeei lehentasuna eman baitzitzaien.

Bestalde, 2020-2021 ikasturtean eta 2023-2024 ikasturtera bitarte Laguntza programa pilotuan parte hartzea borondatezkoa izan da, eta, hala, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko guztiek jaso zuten Laguntza programa pilotuan parte hartzeko gonbidapena eta informazioa. Programa horren pilotutzan parte hartzeko eskaerei erantzuteko ezarritako epean, Bizikidetza Bulegoak eskaera guztiak onartu zituen.

Horrenbestez, erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Laguntza programaren baldintzak eta arauak onestea, ebazpen honen I. eranskinean bildu direnak. Programa horren helburua da Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan hezkuntza emozionala eta tratu ona ezartzeko eta bizikidetza hobetzeko proiektu pilotua garatzea.

2. II. eranskineko zerrenda onestea, non agertzen baitira 2021-2022 ikasturtean eta 2023-2024 ikasturtera arte Laguntza programaren pilotutzan parte hartzen hasteko aukeratu diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak; izan ere, pilotutzak hiru ikasturte iraunen du.

3. III. eranskineko zerrenda onestea, non agertzen baitira 2021-2022 ikasturtetik eta 2022-2023 ikasturtera arte Laguntza programaren pilotutzan parte hartzeko aukeratu diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak; izan ere, ikastetxe horiek aurreko ikasturtean hasi zuten pilotutza.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Berdintasun eta Bizikidetza Atalera eta II. eta III. eranskinetan ageri diren ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 30ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

1.–Sarrera eta pilotutzaren justifikazioa.

Hezkuntza Departamentuaren lehentasunezko helburuetako bat da eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren prebentzioa. Bizikidetzarako Aholkularitzari eskatu zaion egiteko garrantzizkoenetako bat da hezkuntza komunitateko sektore guztiei aholkua ematea eta egiten zaizkion eskaerei erantzuna ematea gai hauetan: eskola jazarpena, indarkeria, tratu txarrak eta gatazken konponketa.

Datozen ikasturteetarako planteatu diren lan eta funtzionamendu estrategien artean dago ikasgeletara ekartzea hezkuntza emozionalaren inguruko hezkuntza dinamikak eta baliabideak.

Komenigarria da jazarpenaren prebentzioaren kontzeptua gainditzea, eta ikasgeletako ekintza tratu onaren sustapenera eta hezkuntza emozionalaren garapenera bideratzea, indarkeriazko jarrerak saihesteko helburu argiarekin.

Bizikidetza elkarrekin eraikitzen den hezkuntza-prozesu bat bezala ulertu behar da. Prozesu horretan, pertsona guztiek elkar aberasten dute, bakoitzak bere baitako zerbait ekartzen duelako.

3.–Helburuak.

Hauexek dira Laguntza programa pilotuaren helburuak:

1.–Eskola jazarpenari eta ziberjazarpenari aurrea hartzea, eta tratu ona sustatzea.

2.–Gatazkak konpontzeko estrategiak bermatzea, indarkeria eta ondoeza dakarten egoerak saihesteko.

3.–Hezkuntza emozionaleko estrategia eta baliabide didaktikoak sartzea, ikasleei beren emozioak erregulatzen laguntzeko.

4.–Talde kohesioa sustatzea enpatiaren garapenaren bidez.

5.–Komunikazio asertiboa bermatzea.

6.–Geletan sortzea gatazkak konpontzeko egitura arautuak, irakasleek gainbegiratuta.

7.–Irakasleei tresnak eta irizpideak ematea ikasleen ongizate emozionala erregulatzeko eta orekatzeko.

8.–Familien parte-hartzea sustatzea, gelaren kontzeptua gainditu eta hezkuntza komunitate guztia integratzeko, eta ingurune hurbilenaren inplikazioa koordinatzea.

9.–Gelen, ikastetxearen eta hezkuntza komunitatearen bizikidetza maila hobetzea.

10.–Hezkuntza taldea prestatzea bere emozioak erregulatzeko gai izan dadin.

11.–Ikastetxeen sare-lana garatzea, beren arteko tutoretza prozesuak sortzeko eta hezkuntzako jardunbide egokiak elkarrekin trukatzeko.

12.–Bizikidetza arautzeko araudi bat garatzea geletan, ikasleen parte-hartzea duen prozesu baten bidez.

4.–Norentzat den:

Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoentzat.

5.–Konpromisoak:

Ikastetxe pilotuek konpromisoa hartzen dute hezkuntza komunitatean irekitzen den eraldaketa prozesuari jarraipena emateko, eta urratsez urrats klaustro guztia inplikatzeko.

Eraldaketa prozesuak berekin dakar programa pilotuko hiru ikasturteetan aktiboki parte hartzea. Pilotutzaren nondik norakoak:

–Pilotutzaren lehenengo ikasturtea: sentsibilizazioa.

Lehenengo ikasturtean, ikastetxe pilotuek Laguntza programaren gaineko prestakuntzari eta materialak abian jartzeari ekinen diote, urratsez urrats. Lehenengo urte honen helburua da “hezkuntza emozionala” landu beharra dagoela sentitzea, hala ikasleen artean, nola irakasle eta familien artean.

–Pilotutzaren bigarren ikasturtea: ezarpena.

Ikasturte honetan, ikastetxeek gatazkak konpontzeko dauden moduei buruzko prestakuntza jasoko dute, eta gero, poliki-poliki, ikastetxean aplikatu beharko dute. Gainera, ikasturte honetan, tresnen maletatxoetako proposamen pedagogikoak gauzatuko dira, modu sistematikoan. Helburua da gatazkak ongi konpontzeko egitura lagungarriak sortzea.

–Pilotutzaren hirugarren ikasturtea: beharretik errealitatera.

Ikasturte honetan, behin hezkuntza emozionalarekin eta tratu onarekin lotutako gaiak landuak direla, helburua da ikastetxe bakoitzak dituen beharrak hautematea, beharrezkoak diren prestakuntza eta baliabideekin erantzun ahal izateko. Azken helburua da hezkuntza komunitate osoa inplikatzea bizikidetza eta tratu ona sustatzeko esparru berri horien sorreran.

Era berean, konpromisoa hartzen dute irakasleen artean harreman orekatuak eta errespetuzkoak bultzatzeko, baita ikasleen arteko gatazken konponketa eta tratu ona sustatzeko ere. Horretarako, aldeko testuinguruak eta hezkuntza-une arautuak bultzatuko dituzte.

Halaber, konpromisoa hartzen dute hezkuntza emozionala zeharkako ardatz bihurtzeko, ebaluatzeko moduko curriculumeko edukitzat hartuta.

Konpromisoa hartzen dute geletan tresna kutxa bat jartzeko, etapaz etapakoa, hezkuntza emozionalari buruzko hezkuntza baliabideak eta ezarpen prozedurak bilduko dituena.

Konpromisoa hartzen dute geletan gatazkak konpontzeko egiturak eta prozedurak sortzeko, irakasleek gainbegiratuak, zerikusia edukiko dutenak emozioen adierazpenarekin eta akordioak lortzearekin. Baita horiek arautu eta sailkatzekoa ere.

Konpromisoa hartzen dute bizikidetza hobetzea hezkuntza komunitate guztiaren eraikuntza prozesu bat bezala hartzeko.

Konpromisoa hartzen dute, hezkuntza talde diren aldetik, hezkuntza emozionalari buruzko prestakuntza prozesu arautu bati atxikitzeko.

Konpromisoa hartzen dute familiak inplikatzeko, prozesuaren partaide eginez eta gelako dinamiken bizipenak eta proposamen didaktikoak familia eremura hurbilduz.

Konpromisoa hartzen dute geletan bizikidetzaren gaineko araudia zehazteko, parte hartzeko prozesu bat erraztuz, non ikasleek gogoeta eginen duten tratu ona eta harreman orekatuak sustatzen dituzten jokabideei buruz, baita arau horiek ez errespetatzearen ondorioei buruz ere.

Konpromisoa hartzen dute ikasleekin autoerregulazio prozesu parte-hartzaileak irekitzeko, betiere bermatuz akordioetara iristea, erantzukizunak hartzea eta autonomia.

Ikastetxe pilotu bakoitzeko talde eragilea, zuzendaritza taldeko eta bizikidetza batzordeko kideek osatua, arduratuko da tratu onaren sustapena ezartzeaz eta geletan hezkuntza emozionala garatzeaz.

Talde eragilearen lana izanen da ikastetxearen aldaketa eta eraldaketa prozesuan liderra izaten segitzea. Halaber, klaustroaren sentsibilizazioa eta kontzientziazioa lortzeko prozesua koordinatuko du.

6.–Prestakuntza plana.

Pilotutzaren lehenengo ikasturtean, talde eragileek segituko dute programaren ezarpena gidatzen eta koordinatzen, nork bere hezkuntza komunitatean.

Zuzendaritza taldeko eta bizikidetza batzordeko kide diren irakasleek osatuko dituzte talde eragileak.

Hala, ikastetxe motaren arabera (herrikoa edo hirikoa), beharrezkoa izanen da hiru edo lau irakasle, gehienez, prestatzea. Irakasle horiek bizikidetza batzordekoak eta zuzendaritza taldekoak izan beharko dira, eta hautatuen artean, ahal bada, ikastetxeko zuzendaria eta Bizikidetza Batzordearen arduraduna den irakaslea izanen dira.

Talde eragile horiek tratu onaren ezarpena sustatuko dute, baita ikasgeletan hezkuntza emozionalaren garapena ere.

Era berean, klaustroaren sentsibilizazio eta kontzientziazio prozesua koordinatuko dute, irakasleek batera lan egin dezaten ikasgeletako eta hezkuntza komunitateko bizikidetza hobetzeko helburu komunaren alde.

Talde eragilearen lana izanen da ikastetxe pilotuaren aldaketa eta eraldaketa prozesuaren liderra izaten jarraitzea.

Prozesu hori koordinatu eta gidatu ahal izateko, ikastetxeei 2 ordu eskainiko zaizkie plantilla organikoan.

Hezkuntza ikuskapena arduratuko da plantillek ordu horiek izan ditzaten.

Talde eragileen prestakuntza prozesuaren nondik-norakoak:

–12 orduko prestakuntza izanen du lidergoari eta ahalduntzeari buruz.

–Prestakuntza presentziala eta online formatua erabiliko dira.

–Prestakuntza saioak ikasturtean zehar banatuko dira.

–Eskola ordutegiaren barruan eta eskola ordutegitik kanpo izanen da.

–Prestakuntzak gogoeta lan bat izanen du, elkarren artekoa eta pertsonala.

–Akreditazio ziurtagiria ohikoa izanen da, eta haren barnean sartuko da tresna kutxa eta proposamen didaktikoak ikasgeletan abian jartzea eta ezartzea.

–Koordinatzaile bat izendatuko da, akreditazioa izanen duena.

Haur Hezkuntzako irakasleen prestakuntzaren jarraitutasunari dagokionez:

–12 orduko prestakuntza emanen da gatazkak konpontzeari eta bitartekaritzari buruz.

–Prestakuntza guztia online izanen da.

–Akreditazioa ohikoa izanen da.

–Ikasgeletan tresnen kutxa mantenduko da, proposamen didaktikoekin.

Lehen Hezkuntzako irakasleen prestakuntzaren jarraitutasunari dagokionez:

–12 orduko prestakuntza emanen da irakasleen autoezagutza prozesuaren gainean eta loturari, atxikimenduari, emozioen erregulazioari eta traumari buruzko oinarri teorikoaren gainean, bai eta gatazkak aukeratzat hartzeko ikuspegiaren gainean ere.

–Prestakuntza presentziala eta online prestakuntza konbinatuko dira, eta garrantzizkoa eta lehentasunezkoa izanen da prestakuntza presentziala ikastetxean bertan egitea.

–Akreditazioa ohikoa izanen da.

–Ikasgeletan tresnen kutxa mantenduko da, proposamen didaktikoekin.

–Hezkuntza emozionala eta tratu ona garatzeko abian jartzen den prozesu osoa Bizikidetza Planean jasoko da.

Ikastetxearen Programazio Orokorrean eta urteko memorian ere jasoko da.

Bizikidetza Planaren urteko zehaztapenean, abian jartzen diren hezkuntza baliabide eta dinamikak sartu beharko dira, baita haien ebaluazioa eta egiten diren hobekuntza proposamenak ere.

Familiei eta Eskola Kontseiluari horren berri emanen zaie.

Familiak inplikaraziko dira ikastetxearen bizikidetza hobetzeko prozesuan, haien konplizitatea eta konpromisoa bilatuz.

Horretarako, ikastetxe pilotu bakoitzak egoki ikusten dituen baterako lan egitura eta baliabideak sortu eta garatuko ditu.

Ikastetxe pilotuek Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoaren laguntza eta aholkularitza izaten jarraituko dute, baita segimendu eta tutoretza hurbil eta zuzeneko bat ere.

II. ERANSKINA

2021-2022 ikasturtetik 2023-2024 ikasturtera arte, hezkuntza emozionala lantzeko Laguntza programan parte hartuko duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pilotuak

Zk.

KODEA

IKASTETXEA

IKASTETXEA

MOTA

1

31000270

Allo La Cruz HLHIP

Publikoa

2

31000166

Altsasu Zelandi HLHIP

Publikoa

3

31002096

Auzperri HLHIP

Publikoa

4

31001274

Beire HLHIP

Publikoa

5

31006053

Bera Ricardo Baroja HLHIP

Publikoa

6

31001298

Berbintzana Río Arga HLHIP

Publikoa

7

31001614

Castejón 2 de Mayo HLHIP

Publikoa

8

31003593

Miranda Arga S. Benito HLHIP

Publikoa

9

31003714

Murillo el Fruto R. Lanas HLHIP

Publikoa

10

31003775

Obanos HLHIP

Publikoa

11

31003799

Otsagabia HLHIP

Publikoa

12

31013355

Iruña Doña Mayor HLHIP

Publikoa

13

31007586

Iruña Hegoalde Ikastola HLHIP

Publikoa

14

31004287

Iruña Nicasio Landa HLHIP

Publikoa

15

31004718

Iruña Paderborn Víctor Pradera HLHIP

Publikoa

16

31003702

Ximenez de Rada HLHIP

Publikoa

17

31005309

San Adrián Alfonso X El Sabio HLHIP

Publikoa

18

31014773

Sarriguren I H. Uriz Pi HLHIP

Publikoa

19

31005747

Tutera Griseras HLHIP

Publikoa

20

31006031

Valtierra F. Zapatero HLHIP

Publikoa

21

31002281

Zubiri Gloria Larrainzar Eugi HLHIP

Publikoa

III. ERANSKINA

2021-2022 ikasturtetik 2022-2023 ikasturtera arte, hezkuntza emozionala lantzeko Laguntza programan parte hartuko duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pilotuak

Zk.

IKASTETXEAREN KODEA

IKASTETXEA

MOTA

1

31006727

Agoitz S. Miguel HLHIP

Publikoa

2

31013872

Berriozar Mendialdea II HLHIP

Publikoa

3

31001845

Cortes Cerro de la Cruz HLHIP

Publikoa

4

31001924

Etxarri Aranatz S. Donato HLHIP

Publikoa

5

31002370

Faltzes Dª Álvara Álvarez HLHIP

Publikoa

6

31003121

Lekunberri Ibarberri HLHIP

Publikoa

7

31003234

Lerin Doña Blanca de Navarra HLHIP

Publikoa

8

31003854

Erriberri P. de Viana HLHIP

Publikoa

9

31007562

Iruña Amaiur Ikastola HLHIP

Publikoa

10

31013495

Iruña Buztintxuri HLHIP

Publikoa

11

31004172

Iruña S. Francisco HLHIP

Publikoa

12

31014785

Sarriguren II J. Lizarraga HLHIP

Publikoa

Iragarkiaren kodea: F2113201