235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04175 JV/da espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitatea.

NAN edo IPZ zenbakia: P 3147827D.

Helbidea: Zazpigurutze karrika 2, behea, 31740 Doneztebe (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Ezkurra.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: EZKURRA-1/0100/170.

Udal-mugartea eta probintzia: Ituren (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

–Aurtitz errekako hargunea hobetzea.

1) Errekan gorago dagoen hargunea deuseztatzea.

2) Errekan beherago dagoen kutxatila deuseztatzea.

3) Hargunerako kutxatila-etxola berri bat eraikitzea HA-25 hormigoi armatuz, 3,00 x 1,80 m dena barnealdean (3,75 m-ko barneko garaiera eta 0,25 m-ko lodierako altxaerak). Estalkia bi isurkikoa izanen da, beheko aldea horizontala edukiko du eta ertz aldakorra, berriz, 25 cm-koa aldamenetan eta 35 cm-koa erdialdean. Ate bat izanen du ura sartzen den aldean, eta tramex sareta bat, eskudela eta pateak paratuko dira, kutxatilaren behealdera sartzeko. Sarreran aldez aurreko iragazki bat izanen du, honako honekin: lubeta-harriak, hiru konpartimendutan banandutako kutxatila (jalkiera, iragazkia eta giltzetako ganbera), jalkiera eremuko hustubidea.

4) Presa berreraikitzea eta uhatea birkokatzea.

5) Ibilguko harri-lubetako hormak sendotzea hormigoiztatutako harri-lubeta batekin.

6) Hargunerako hodi berria dagoen hodiarekin lotzea.

7) Kutxatilako sarbidea hobetzea, dagoen bidea hobetuz, eta azken tartea egitea, hormigoizko zorua duen bide batekin.

–Zubietako harguneetako kondukzioa hobetzea.

1) Zubietako kondukzioko karga hausturako kutxatila egokitzea ponpatze-estaziora, iragazteko kutxatila berri batekin; kutxatila etxola bihurtzea, instalazioan hobeki sartzeko; hondoko bi hustubide egitea, garbiketarako; eta dagoen kondukzioarekin lotzeko trazadura aldatzea, 150 mm-ko diametroa duen burdinurtuzko hodi batekin. Kutxatilaren barneko azken neurriak 3,65 x 1,75 m dira, eta barneko garaiera 3,80 m. HA-25 hormigoizko altxaera guztiek 25 cm-ko lodiera izanen dute, eta 0,50 m altxatuko dira lurzoruaren gainetik. Goiko paretak hormigoizkoak izanen dira bi isurkiko estalkiaren kotaraino, zeinak beheko aldea horizontala izanen baitu, baita ertz aldakorra ere, 25 cm-koa aldamenetan eta 35 cm-koa erdialdean, eta 10 cm-ko hegala. Ate bat izanen du ura sartzen den aldean, eta tramex sareta bat, eskudela eta pateak paratuko dira, kutxatilaren behealdera sartzeko.

2) Emari-neurgailu berri bat paratzea ponpatze-etxolaren barnean.

–Ezkurra ibaiko hargunea hobetzea, Aurtizko ponpatze-estazioaren ondoan.

1) Ezkurra ibaiko hargunerako hustubide kutxatila berri bat, ponpatze-etxolaren ondoan.

2) Sareta bat paratzea ibaiko hargunerako kutxatilan.

3) Hargunerako kutxatila berri bat Ezkurra ibaiaren ondoan, barneko neurriak direla 1,50 x 1,20 m, (garaiera, guztira, 3,55 m da). HA-25 hormigoizko kutxatilak 0,25 m-ko lodierako zolata izanen du, baita 0,25 m-ko altxaerak eta 0,25 m-ko goiko lauza ere. Piezen artean, uhate-balbula bat egonen da, martxan jartzen dena kutxatilaren goiko aldetik kutxatilaren hondoa husteko ibairaino, 150 mm-ko diametroa daukan hodi batekin.

4) Ibilguko harri-lubeta sendotzea hormigoizko harri-lubeta batekin.

Jendaurrean jartzen da orok jakin dezan, hogei egunez, eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten epe horretan, Iturengo udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko irailaren 8an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2113459