235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

UBLE-31A azpiunitatea urbanizatzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Argitaratu ondoren 2021eko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 11n, UBLE-31A azpiunitatea –udal katastroko 5. poligonoko 116., 119., 120., 121. eta 122. lurzatiei dagokienez– urbanizatzeko proiektuaren hasierako onespena, Industrias Alimentarias de Navarra SAU merkataritza enpresak sustatuta, jendaurreko epea igaro da eta ez da alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, 2021eko maiatzaren 18ko ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zen urbanizazio proiektua, espedienteari jarraikiz, eta agindu zen, orobat, argitara zedila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Alesbesen, 2021eko irailaren 21ean.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2114038