235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

358/2021 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Laguntza programa onesten baita, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan hezkuntza emozionala eta tratu ona ezartzeko eta bizikidetza hobetzeko proiektu pilotua garatzearren.

Hezkuntza Departamentuaren lehentasunezko helburuetako bat da eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren prebentzioa. Bizikidetzarako Aholkularitzari eskatu zaion egiteko garrantzizkoenetako bat da hezkuntza komunitateko sektore guztiei aholkua ematea eta egiten zaizkion eskaerei erantzuna ematea gai hauetan: eskola jazarpena, indarkeria, tratu txarrak eta gatazken konponketa.

Datozen ikasturteetarako planteatu diren lan eta funtzionamendu estrategien artean dago ikasgeletara ekartzea hezkuntza emozionalaren inguruko hezkuntza dinamikak eta baliabideak.

Komenigarria da jazarpenaren prebentzioaren kontzeptua gainditzea, eta ikasgeletako ekintza tratu onaren sustapenera eta hezkuntza emozionalaren garapenera bideratzea, indarkeriazko jarrerak saihesteko helburu argiarekin.

Bizikidetza elkarrekin eraikitzen den hezkuntza-prozesu bat bezala ulertu behar da. Prozesu horretan, pertsona guztiek elkar aberasten dute, bakoitzak bere baitako zerbait ekartzen duelako.

Hezkuntza emozionala geletan sartzeak zer emaitza dakarren ebaluatzeko, eta hezkuntza esparruan bizikidetza nola hobetzen den neurtzeko, proiektu pilotu bat jarriko da abian, tresna pedagogiko hau sartzeko aukera emanen duena.

Proiektu hau zuzentzen zaie ikastetxe pilotuei, beren hobetze-proposamenen artean daukatena eraldaketa pedagogikoaren prozesu batean sartzea, hezkuntza komunitate guztia inplikatuz, prozesuak ikastetxearen nortasunean eta hezkuntza proiektuan garrantzia eduki dezan.

Mundu emozionala hezkuntzaren espaziotik ulertu eta landu behar da, eta, hori helburu, Laguntza programatik planteatzen da horretarako espazioak sortzea. Nerabezarorako ibilbide emozional bat egiten da, erdigunean jarriz, potentzialtasunez eta gauza liluragarriz beteriko etapa bat baita.

Nerabezaroa emozioen adierazpena da, emozioen eztanda, eta hori onartu, ulertu eta lagundu behar da. Horretan datza ikastetxe pilotuek abian jarri behar duten proiektu emozionalaren ibilbidea.

Ikastetxe pilotuek proiektuan parte hartzea borondatezkoa izan da. Hala, lehentasuna eman zaie 2020-2021 ikasturtean Laguntza programaren pilotutza fasean parte hartu duen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat atxikita duten ikastetxeei.

Laguntza programa honen pilotutza Bigarren Hezkuntzan ezarri behar duten ikastetxeek I. eranskinean jasotzen diren baldintza eta arauei jarraikiz garatuko dute programa. II. eranskinean agertzen da zein ikastetxetan ezarri behar den Laguntza programaren pilotutza 2021-2022 ikasturtetik 2023-2024 ikasturtera arte, pilotutza faseak hiru ikasturteko iraupena duelako.

Horrenbestez, erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan landuko den Laguntza programaren baldintzak eta arauak onestea, ebazpen honen I. eranskinean bildu direnak, eta programa bermatzeko behar diren jarduketak abian jartzea.

2. II. eranskineko zerrenda onestea, non agertzen baitira 2021-2022 ikasturtean eta 2023-2024 ikasturtera arte Laguntza programaren pilotutzan parte hartzen hasteko aukeratu diren ikastetxeak; izan ere, pilotutzak hiru ikasturte iraunen du.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Berdintasun eta Bizikidetza Atalera eta II. eranskinean ageri diren ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 30ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

1.–Sarrera eta pilotutzaren justifikazioa.

Hezkuntza Departamentuaren lehentasunezko helburuetako bat da eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren prebentzioa. Bizikidetzarako Aholkularitzari eskatu zaion egiteko garrantzizkoenetako bat da hezkuntza komunitateko sektore guztiei aholkua ematea eta egiten zaizkion eskaerei erantzuna ematea gai hauetan: eskola jazarpena, indarkeria, tratu txarrak eta gatazken konponketa.

Datozen ikasturteetarako planteatu diren lan eta funtzionamendu estrategien artean dago ikasgeletara ekartzea hezkuntza emozionalaren inguruko hezkuntza dinamikak eta baliabideak.

Komenigarria da jazarpenaren prebentzioaren kontzeptua gainditzea, eta ikasgeletako ekintza tratu onaren sustapenera eta hezkuntza emozionalaren garapenera bideratzea, indarkeriazko jarrerak saihesteko helburu argiarekin.

Bizikidetza elkarrekin eraikitzen den hezkuntza-prozesu bat bezala ulertu behar da. Prozesu horretan, pertsona guztiek elkar aberasten dute, bakoitzak bere baitako zerbait ekartzen duelako.

Hezkuntza emozionala geletan sartzeak zer emaitza dakarren ebaluatzeko, eta hezkuntza esparruan bizikidetza nola hobetzen den neurtzeko, proiektu pilotu bat jarriko da abian, tresna pedagogiko hau sartzeko aukera emanen duena.

Proiektu hau zuzentzen zaie ikastetxe pilotuei, beren hobetze-proposamenen artean daukatena eraldaketa pedagogikoaren prozesu batean sartzea, hezkuntza komunitate guztia inplikatuz, prozesuak ikastetxearen nortasunean eta hezkuntza proiektuan garrantzia eduki dezan.

Ikastetxe pilotuek proiektuan parte hartzea borondatezkoa da.

Mundu emozionala hezkuntzaren espaziotik ulertu eta landu behar da, eta, hori helburu, Laguntza programatik planteatzen da horretarako espazioak sortzea. Nerabezarorako ibilbide emozional bat egiten da, erdigunean jarriz, potentzialtasunez eta gauza liluragarriz beteriko etapa bat baita.

Nerabezaroa emozioen adierazpena da, emozioen eztanda, eta hori onartu, ulertu eta lagundu behar da. Horretan datza ikastetxe pilotuek abian jarri behar duten proiektu emozionalaren ibilbidea.

2.–Helburuak.

Hauexek dira Laguntza programa pilotuaren helburuak:

–Heziketa emozionalaren gaineko prestakuntza jasotzea, oinarri teorikoa eta zientifikoa duena, eta orientazio eta aplikagarritasun praktikoa.

–Norberaren gaitasun sozioemozionalak hobetzea.

–Osasun, hazkunde eta ongizate emozional pertsonal eta soziala sustatzea.

–Norberaren barruko aldeari eta dimentsio emozionalei erreparatu, ezagutu, ulertu eta zaindu daitezela sustatzea, osoko garapenaren gako-faktoreak diren aldetik.

–Emozioen transmisio osasungarria erraztea familiatik, eskolatik eta gizartetik.

–Emozioen aldetik positiboak eta indartzaileak diren giroak sustatzea hezkuntza giroan, eskola giroan, gizartean, lanean eta/edo taldean.

–Sentsibilizazio emozionalerako eragile aktiboak bihurtzea, hala hezkuntza komunitatean nola maila kolektiboan, eta, norberari dagokionez, maila indibidualean edo pertsonalean ere bai.

–Hezkuntza eremuan eta gizartean oro har, garapen emozionalaren eta tratu onaren alde egitea, norberaren erantzukizun ekosozialetik abiatuta, hezkuntza erakunde gisa eta herritar gisa.

–Arrasto, eragin edo bultzada eraldatzaile nabarmen eta ikusgarri bat uztea ikastetxean eta ingurune komunitarioan.

–Harremanetarako eta komunikaziorako estrategia eta trebeziak eskuratzea/entrenatzea, emozioen aldetik oihartzun handikoak, enpatikoak eta asertiboak direnak.

–Erraztasunak ematea gaitasun sozioemozional zehatzak esperimentatzeko, entrenatzeko eta praktikan jartzeko.

–Hezkuntza emozionaletik abiatuta, motibazioa, trebezia akademiko espezifikoak eta ikaslearen errendimendua erraztea/hobetzea.

–Ikasleari laguntza emozional egokia eskaintzea nerabezaroan, emozioen aldetik oso etapa bizia, esanguratsua, konplexua eta erabakigarria baita.

–Ikaslearen osoko garapenari laguntzea, haren gaitasun pertsonal eta sozioemozionalak aintzat hartuz eta garatuz.

3.–Norentzat den:

Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoentzat.

4.–Konpromisoak:

Ikastetxe pilotuek konpromisoa hartzen dute hezkuntza komunitatean irekitzen den eraldaketa prozesuari jarraipena emateko, eta urratsez urrats klaustro guztia inplikatzeko.

Eraldaketa prozesuak berekin dakar programa pilotuko hiru ikasturteetan aktiboki parte hartzea. Consistentes en:

–Pilotutzaren lehenengo ikasturtea: sentsibilizazioa.

Lehenengo ikasturtean, ikastetxe pilotuek Laguntza programaren gaineko prestakuntzari eta materialak abian jartzeari ekinen diote, urratsez urrats. Lehenengo urte honen helburua da “hezkuntza emozionala” landu beharra dagoela sentitzea, hala ikasleen artean, nola irakasle eta familien artean.

–Pilotutzaren bigarren ikasturtea: gatazkak konpontzea.

Ikasturte honetan, ikastetxeek gatazkak konpontzeko dauden moduei buruzko prestakuntza jasoko dute, eta gero, poliki-poliki, ikastetxean aplikatu beharko dute. Helburua da gatazkak ongi konpontzeko egitura lagungarriak sortzea.

–Pilotutzaren hirugarren ikasturtea: beharretik errealitatera.

Ikasturte honetan, behin hezkuntza emozionalarekin eta tratu onarekin lotutako gaiak landuak direla, helburua da ikastetxe bakoitzak dituen beharrak hautematea, beharrezkoak diren prestakuntza eta baliabideekin erantzun ahal izateko. Azken helburua da hezkuntza komunitate osoa inplikatzea bizikidetza eta tratu ona sustatzeko esparru berri horien sorreran.

Era berean, konpromisoa hartzen dute irakasleen artean harreman orekatuak eta errespetuzkoak bultzatzeko, baita ikasleen arteko gatazken konponketa eta tratu ona sustatzeko ere. Horretarako, aldeko testuinguruak eta hezkuntza-une arautuak bultzatuko dituzte.

Halaber, konpromisoa hartzen dute hezkuntza emozionala zeharkako ardatz bihurtzeko, ebaluatzeko moduko curriculumeko edukitzat hartuta.

Konpromisoa hartzen dute geletan tresna kutxa bat jartzeko, mailaz mailakoa, hezkuntza emozionalari buruzko hezkuntza baliabideak eta ezarpen prozedurak bilduko dituena.

Konpromisoa hartzen dute geletan gatazkak konpontzeko egiturak eta prozedurak sortzeko, irakasleek gainbegiratuak, zerikusia edukiko dutenak emozioen adierazpenarekin eta akordioak lortzearekin.

Konpromisoa hartzen dute bizikidetza hobetzea hezkuntza komunitate guztiaren eraikuntza prozesu bat bezala hartzeko.

Konpromisoa hartzen dute, hezkuntza talde diren aldetik, hezkuntza emozionalari buruzko prestakuntza prozesu arautu bati atxikitzeko.

Konpromisoa hartzen dute familiak inplikatzeko, prozesuaren parte bihurtuz.

Ikastetxe pilotu bakoitzeko talde eragilea, zuzendaritza taldeko eta bizikidetza batzordeko kideek osatua, arduratuko da tratu onaren sustapena ezartzeaz eta geletan hezkuntza emozionala garatzeaz.

Talde eragilearen lana izanen da ikastetxearen aldaketa eta eraldaketa prozesua hastea eta prozesu horretako liderra izatea. Halaber, klaustroaren sentsibilizazioa eta kontzientziazioa lortzeko prozesua koordinatuko du.

5.–Prestakuntza plana.

Pilotutzaren lehenengo ikasturtean, ikastetxe pilotuetako talde eragileak osatuko dira.

Zuzendaritza taldeko eta Bizikidetza Batzordeko kideek osatuko dituzte talde eragileak.

Hala, ikastetxe motaren arabera (herrikoa edo hirikoa), beharrezkoa izanen da hiru edo lau irakasle, gehienez, prestatzea. Irakasle horiek Bizikidetza Batzordekoak eta zuzendaritza taldeko kideak izan beharko dira, eta hautatuen artean, ahal bada, ikastetxeko zuzendaria eta bizikidetzaren arduraduna izanen dira.

Prozesu hau ikastetxeetan koordinatu eta gidatu ahal izateko, ikastetxe bakoitzak, Bizikidetza Batzordearen beraren liberazio orduez gainera, ordu gehiago izanen ditu Laguntza programa bultzatu ahal izateko.

Hezkuntza ikuskapena arduratuko da plantillek ordu horiek izan ditzaten.

Prestakuntza prozesua honelakoa izanen da:

Talde eragilearen prestakuntza:

Talde eragilearentzako 24 orduko prestakuntza presentziala.

Prestakuntza saioak ikasturtean zehar banatuko dira, goizez eta/edo arratsaldez.

Prestakuntzak elkarren arteko gogoeta lan bat edukiko du (artikuluak irakurtzea...). Gainera, prestakuntza guztia bizipenei lotua izanen da, irakasle bakoitzak barne-gogoeta bat egin ahal izan dezan bere emozioei eta emozioen kudeaketari buruz, eta horrela, gero, ikasleen emozioa ulertu ahal izan dezan.

Akreditazio ziurtagiria berrikuntzakoa izanen da, eta Laguntza programa hezkuntza-komunitatean sustatzea jasoko du.

Irakasleen prestakuntza:

12 orduko prestakuntza erdipresentziala (2 online saio eta 2 saio ikastetxean).

Akreditazio ziurtagiria berrikuntzakoa izanen da, eta haren barnean sartuko da tresna kutxa geletan ezartzea eta abian jartzea.

Bizikidetzarako Aholkularitzak diseinatu eta koordinatuko du ikastetxean hurrengo ikasturteetan emanen den prestakuntzaren jarraipena.

Era berean, irakasleei hezkuntza emozionalari buruzko prestakuntza modulu ireki bat eskainiko zaie.

II. ERANSKINA

Heziketa emozionala lantzeko Laguntza programa Bigarren Hezkuntzan ezartzeko ikastetxe pilotuak

Zk.

IKASTETXEAREN KODEA

IKASTETXEA

MOTA

1

31008323

Doneztebe Mendaur DBHI

Publikoa

2

31003209

Leitza Amazabal BH

Publikoa

3

31003121

Lekunberri Ibarberri HLHIP

Publikoa

4

31008505

Otsagabia DBHI

Publikoa

5

31008256

Iruña Biurdana BHI

Publikoa

6

31007446

Iruña Iturrama BHI

Publikoa

7

31013343

Iruña Mendillorri BHI

Publikoa

8

31014906

Iruña Iparralde DBHI

Publikoa

9

31014921

Sarriguren BHI

Publikoa

10

31002370

Faltzes Dª Álvara Álvarez HLHIP

Publikoa

11

31003441

Martzilla Marqués de Villena BHI

Publikoa

12

31003854

Erriberri P. de Viana HLHIP

Publikoa

13

31008232

Zizur BHI

Publikoa

Iragarkiaren kodea: F2113202