235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eguesko industrialdeko 13. irlaren xehetasun-azterketa.
Hasierako onespena

Aditzera ematen da, Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko irailaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi dela Eguesko industrialdeko 13. irlaren xehetasun-azterketa, Artederreta Logistica SLk sustatua, betetzeko ezartzen dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko irailaren 22an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2114112