235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, helduendako euskarako eskolak diruz laguntzeko. Laburpena

DDBN (Identif.): 584720.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/584720).

–Xedea eta objektua.

Oinarri hauen xedea da euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren Eguesibarko helduei dirulaguntza emateko modua arautzea.

–Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Honako baldintza hauek betetzen dituztenek eskatzen ahalko dituzte dirulaguntzak, baldin eta eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako baldintzak betetzen badituzte:

a) Diruz lagundutako ikastaroaren %80an parte hartu duela frogatzea.

b) Eguesibarren erroldatuta egotea. Eguesibarko Udalean lanean ari diren langileek dirulaguntza eskatu ahal izanen dute nahiz eta eskualdean erroldatuta egon ez. Eskubide hori negoziazio kolektiboaren bidez onartua badute, laguntza bata edo bestea aukeratu beharko dute,

c) Eguesibarko Udalarekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea (Udalak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori, eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).

d) 16 urtetik gora izatea.

e) Eguesibarko herritarrak izan eta euskalduntze-plan espezifikoetan dauden administrazio publiko bateko langileek ezin dute eskaerarik aurkeztu deialdi honetan.

–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Sarrigurenen, 2021eko irailaren 13an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2114078