235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Udal Planaren aldaketa, hiri-lurzoru finkatuan, Gorraizko jaurerriko lehengo Plan Partzialaren C-6 unitateko C.6-33 eta C.6-34 hirigintza-lurzatien eremuan. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da, 2021eko irailaren 10eko Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuran, hasiera batez onetsi dela Udal Plana aldatzea hiri-lurzoru finkatuan, Gorraizko jaurerriko lehengo Plan Partzialaren C-6 unitateko C.6-33 eta C.6-34 hirigintza-lurzatien eremuan. Sustatzaile dira Javier Barriuso de Miguel eta Elisa María Zabalza Rico.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko irailaren 22an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2114077